Imajinatzen duzu harribitxietan oinarritutako makillaje-bilduma bat? Bada, Mystic Bilduma berria esmeraldak eta kuartzoa erreferentzia hartuta diseinatu da. Horregatik, sinbolismo positiboz, betiereko gaztetasunez, indarrez eta energiaz beteta dator.
Makillaje desberdin bat, joera markatzera datorrena; ezagutu haren produktu guztiak!
Zer produktu sartzen dira Mystic Bilduman?
Ezpainetakoak
- Testura krematsuko eta estaldura handiko hiru ezpainetako. Hiru koloretan:
- 01 zk. – Nude
- 02 zk. – Arrosa
- 03 zk. – Mugurdia
- Ezpainetako barra krematsu eta distiratsua, formula bikainekoa. Arintasunez eta leuntasunez irristatzen da, ezpainetan urtzeraino, eta akabera distiratsua eta bizia ematen du.
- Gurin-pastelaren aroma atsegina du.
- Ezpainetako pintzelarekin eman, edo zuzenean barrarekin.
Bolumen-emailea
- Ezpainetako bolumen-emailea gutxienez egunean bi aldiz aplikatzen da, etengabe erabiliz emaitza ikusgarriak lortzeko.
- Azido hialuronikoaren ehunekoari esker —pisu molekular handikoa eta txikikoa—, bolumena leheneratzen du eta ezpainen tinkotasuna eta hidratazioa handitzen ditu haien barrutik.
- Erresumin pittin bat eragin dezake, eta horrek zirkulazioa aktibatzen du eta ezpainen bolumena areagotzen laguntzen du.
- Kolagenoarekin, karite-gurinarekin eta glizerinarekin indartua, hidratazioari eta sendotasunari eusteko. Pipermin- eta mentol-estraktuarekin, mikrozirkulazioa estimulatzeko eta ezpainen lodiera indartzeko.
Argitzailea
- Kolore anitzeko aurpegiko argitzaile-paleta, haizemaile-formakoa. Diseinu paregabea!
- Aurpegia argiztatzen du, goiko aldeak nabarmenduz: masaila, sudur-trenkada eta sudur-punta eta bekain-arkua.
- 5 kolore paregabe, elkarrekin konbinatu edo bereiz erabil daitezkeenak.
Koloretea
- Kolorete- eta hauts-paleta.
- Bete zaitez kolorez! Kolore anitzeko aurpegi-koloreteen paleta, haizemaile-formakoa.
- Eman kolorete-brotxarekin. Konbinatu hainbat kolore pasaldi bakarrean edo erabili koloreak bereiz.
Maskara
- Betile-maskara hanpadura-efektukoa, akabera beltz bizia duena.
- Haren eskuilak askoz bolumen handiagoa ematen die betileei, eta eragin dramatikoagoa eta biziagoa ematen die.
- Haren testura krematsuak betileak biltzen eta banan-banan altxatzen ditu.
- Aplikatu betile-maskara beti sustraitik gorantz, eskuarekin sigi-saga txiki bat eginez.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu gure Aurpegiko anpoila suspertzaileak, makillatu aurretik azala prestatzen dutenak?
Badakizu nola erabili Koko-olioa zure larruazala hidratatzeko eta leuntzeko?