Hona hemen My Soul lurrin-bilduma dotore eta sofistikatua, gizonentzat eta emakumeentzat.

My Soul lurrinak, sofistikazioaren perfumeak– Edizio mugatua

2019ko azaroaren 25a

Dotorezia perfume bihurtua da My Soul. Zurekin pentsatuta eginiko bilduma esklusiboa, eta Gabonetarako gure lurrindegiaren sekretuetako bat, egun hauetan argitzen ari garen sekretu horietako bat.

Sofistikazio fin eta dotorea duelako nabarmentzen da. Lore-lurrinak, biziak eta iraunkorrak, gauean, goi-joskintzan eta estiloan girotuak.

My Soulek bi lurrin ditu, bata emakumeentzat eta bestea gizonentzat:

  • My Soul for Her
  • My Soul for Him

My Soul kontzeptua

Esmeralda-berde kolorea du My Soulek, lurrinaren sofistikazioaren, estiloaren eta dotoreziaren erakusgarri.

Rococo estetika du inspirazio-iturri, eta fintasunaren eta luxuaren mundura eramaten gaitu.

Berde-kolore bizia eta urre-kolorea nahasita, benetako altxorra da sorkuntza hau, hasi kaxatik eta ontzitik eta barruan duen lurrineraino.

Xehetasun guztiak zaintzen ditu perfume-bilduma honek; esate baterako, belus berdezkoa du packagingaren barrualdea. Denean antzematen zaio perfume hautatua eta esklusiboa dela.

My Soul for Her, intentsitate dotorea

Emakumeentzako My Soul perfumeak osagai hauek ditu:

  • Perfume-ontzi bat, 100 ml-koa.
  • Usaina: Ekialdeko musketa-lore hautseztatua.

Philippe Paparella-Paris, My Soul for her lurrinaren sortzailea:

My Soul-erako, arreta berezia jarri nion lehengaien aukeraketari. “Lore zurizko akorde bat osatu nuen, sambac jasmina oinarri hartuta, eta nerolia gehitu nion gero. Lore-lurrinari forma emateko, rosafena eta magnolana gehitu nizkion; fruta-ukitu bat ematen diote, askoz ere koloretsuagoa eta alaiagoa. Kanela-ukitu adiktiboago bat ere eman genion, Madagaskarreko lehengai berriztagarrien gure programatik hartutako kanelarekin. Eta, azkenik, brief era egokitzeko, Sulawesiko (Indonesiako) patxuli-zuraren puntu bat gehitu genion, sofistikazio handixeagoa emateko.

Ekialdeko lurrin honek hauts-ukituak eta laranjondo-lorearenak ditu. Osagarri ezin hobea da bizitza topera bizi duten emakumeentzat.

Dotorezia eta sotistikazio handia ematen ditu.

My Soul for Him, izaera eta nortasuna

Gizonentzako My Soul perfumeak osagai hauek ditu:

  • Perfume-ontzi bat, 100 ml-koa.
  • Usaina: Espeziadun fougère zur-usainduna

Ilias Ermenidis, My Soul for him lurrinaren sortzailea.

Abiapuntu gisa, bibrazio handiko gaiak erabiltzea hautatu nuen. Calabriako bergamota, onena, Italiako hegoaldekoa, piperbeltz arrosarekin eta Saillanseneko izpiliku-ukituarekin konbinatuta; ukitu frantses txiki bat, usaintsua hasieran. Oinarria patxuli prisma da, patxuliaren aldaera narkotikoago bat; menpekotasun handia sortzen du, eta gure lehengai onenetako bat da. Hari zedro anbarra, Australiako sandaloa eta Haitiko vetiverra gehituta, are adiktiboago bihurtu dugu lurrina. Lehengai oso ederrak, kalitatekoak eta bikainak hautatu ditugu My Soul for him-erako”.

Gizonentzako My Soul lurrina orekatua da oso: ananaren eta bergamotaren freskotasuna eta argitasuna ditu, batetik, eta sandalo, vetiver eta teka-zurazko oinarria, bestetik.

Egoera guztietara egokitzen da lurrina, bere izaera eta nortasuna agerian utziz, betiere.

Edizio mugatua

Bilduma berri hau dendan izango duzu izakinak agortu arte.

Beste gomendio batzuk

Ikusi zer sekretu duen lurrindegiak Gabon hauetarako.

Ezagutzen duzu Extra Time bilduma?