Ezagutu Regen Skin aurpegirako lerroa; aurpegiko azala hidratatu eta birsortzen du, eta sendotasuna eta elastikotasuna ematen dio.

Regen Skin aurpegirako lerro hidratatzaile eta birsortzailea

2022ko otsailaren 21a

Ezagutzen dituzu Regen Skin aurpegirako lerroaren onurak? Azala zaintzeko beharra baduzu, hidratatu, birsortu, tinkotasuna eman eta argitasuna irabazi nahi baduzu, probatu aurpegirako lerro hau. Zure aurpegiak behar duen guztia eskaintzen dizu.

Regen Skin aurpegirako lerroak eragin hirukoitza du

  • Antiage eragin ahaltsua, azala zahartzea moteltzeko.
  • Kanpo-faktoreen aurkako babesa, azaleko erasoak egunez eta gauez bereizten ditu.
  • Erosotasuna eta hidratazioa, behar horiek dituzten azalentzat.

Zer eratako azalentzat da egokia lerro hau?

Ura galtzeko joera duten, lehor dauden eta elastikotasuna galdu duten azalentzat da egokia. Beraz, garrantzitsua da hesi-funtzioa indartzea eta azala hidratatua mantentzea.

Halako azaletan, zimurrak nabarmenagoak izaten dira; aurpegiko obaloak tinkotasuna galtzen du, azala findu eta tonu ilun eta irregularra hartzen du, eta lehortasuna areagotu egiten da.

Azalaren berezko aldaketa horiek areagotu egin daitezke eguzkitan edo kutsaduraren eraginez.

Zer produktuk osatzen dute Regen Skin aurpegirako lerroa?

Retinol seruma

Imagen Texto 1 Regen Skin

Aurpegirako tratamendu indartzaile eta birsortzaile intentsiboa. Tratamendu kosmetiko profesional baten eragin ahaltsuak eta seruma konbinatzen ditu, eta adinaren efektuak leheneratzen laguntzen du, azalaren birsortzea aktibatzen duten onura ugari dituelako.

Onurak

  • Zimur sakonen, keinu-zimurren, poroen eta akatsen testura eta itxura hobetzen du
  • Tinkotasuna areagotzen du
  • Hidratatu egiten du
  • Elastikotasuna ematen du
  • Tonua bateratu eta hobetzen du.

Printzipio aktiboak

  • Erretinol kapsulatua: aktiboa poliki-poliki askatzen du, eta larruazalean ekintza eta tolerantzia areagotzen ditu.
  • Bakutxiola: landare-jatorriko aktibo bat da, eta zahartzearen ezaugarriak leheneratu, testura eta itxura hobetu eta azalaren tonua eta distira hobetzen laguntzen du.
  • Erretinil palmitatoa: zimurren eta orbanen kontrakoa da, elastikotasuna ematen dio azalari eta kalte fototoxikoa prebenitu eta tonua bateratzen du.
  • EGF hazkuntza-faktorea: kolagenoaren eta elastinaren ekoizpena bizkortzen du eta zimurrak murrizten ditu.

Nola erabili

  • Aurpegia garbi eta lehor duzula, eman 3 edo 4 tanta, gaueko kremaren aurretik.
  • Ez eman begien inguruan.
  • Hasieran neurriz erabili, eta egunez egun gehitzen joan.
  • Azala narritatzen dizula ikusten baduzu, ez eman gehiago.
  • Ez konbinatu azidoa duten tratamenduekin, aknerako direnekin, C bitaminarekin…

Erabilera-maiztasuna

  • Hasieran txandakako egunetan erabili, gauez. Tratamendu bakar gisa erabil daiteke, edo gaueko ohiko kremaren aurretik.

Koipe-sentsazioa uzten du?

  • Produktu arina da, eta, nahi izanez gero, ondoren beste krema bat eman dezakezu.

Ez da gomendagarria larruazal sentikorrentzat.

EGUNeko aurpegi-krema

Imagen Texto 2 Regen Skin

Onurak

  • Argitasuna areagotzen du
  • Erradikal askeei aurre egin eta zahartzea atzeratzen du
  • Azala leuntzen du
  • Hidratazioa leheneratzen du

Printzipio aktiboak

  • EGF hazkuntza-faktorea: zelula-aktibatzaile naturala da; kolagenoaren eta elastinaren ekoizpena bizkortu eta azaleko zimurrak murrizten laguntzen du.
  • Karnosina: azala babesten du erradiazio infragorri eta ikusgaietatik.
  • C bitamina: argitasuna eman eta tonua bateratzen du.
  • E bitamina: eragin antioxidatzailea du.
  • Arabiako kotoia: azala babestu, leheneratu eta hidratatzen du, elastikotasuna ematen dio eta zimurrak murrizten ditu.
  • Karite-gurina: malgutasuna, elastikotasuna eta nutrizioa.
  • Alantoina: azala hidratatzen du.
  • 20 faktoreko eguzki-iragazkiak: karnosina dute, zeinak erradiazio infragorritik eta argi urdinetik babesten baitu.

Nola erabili

  • Goizetan eman, azala garbi dagoela, aurpegi, lepo eta paparrean masaje arin bat eginda. Ez ukitu begiak produktuarekin.

Erabilera-maiztasuna

  • Egunero, goizez.

Koipe-sentsazioa uzten du?

  • Krema koipetsua da, eta masaje luze baten bidez xurgatzen da. Azala leun geratzen da, zeta-ukitua balu bezala, nutrizio-sentsazioarekin.

Azal-mota guztietarako

EGUNeko aurpegi-kremaren errekarga

  • Kremaren ontzia berriro betetzeko balio du, eta, gainera, bere estalkia du, ontzirik gabe eroso garraiatu ahal izateko. Aparte saltzen da.

GAUeko aurpegi-krema

Imagen Texto 3 Regen Skin

Onurak

  • Adinaren aurkako ekintza du.
  • Lo gauden bitartean lan egiten du, azala harkorrago dagoenean, eta adinaren zantzuak geldiarazten laguntzen du.
  • Erosotasuna berehala igartzen da.

Printzipio aktiboak

  • Bakutxiola: zahartzearen sintomak desagerrarazten ditu, eta azalaren testura, itxura, tonua eta distira hobetzen ditu.
  • EGF hazkuntza-faktorea: zelula-aktibatzaile naturala da; kolagenoaren eta elastinaren ekoizpena bizkortu eta azaleko zimurrak murrizten laguntzen du.
  • Kurkuma: zimurren aurkako eragina du eta hidratatzailea da.
  • E bitamina: eragin antioxidatzailea du.
  • Blueshield: gailu digitalen argi urdinaren aurrean babesten du; argi horrek azalaren zahartzea, zimurrak eta hiperpigmentazioa bizkortzen ditu.
  • Arabiako kotoia: azala babestu, leheneratu eta hidratatzen du, elastikotasuna ematen dio eta zimurrak murrizten ditu.
  • Karite-gurina: malgutasuna, elastikotasuna eta nutrizioa.

Nola erabili

  • Gauetan eman, azala garbi dagoela, aurpegi, lepo eta paparrean masaje arin bat eginda.

Erabilera-maiztasuna

  • Egunero, gauez.

Koipe-sentsazioa uzten du?

  • Erraz xurgatzen da masaje leun batekin, koipe-sentsaziorik utzi gabe.

Azal-mota guztietarako.

GAUeko aurpegi-kremaren errekarga

Kremaren ontzia berriro betetzeko balio du, eta, gainera, bere estalkia du, ontzirik gabe eroso garraiatu ahal izateko. Aparte saltzen da.

Ezpain ingururakoa

Imagen Texto 4 Regen Skin

Onurak

  • Ezpain inguruko eremuaren birsortzaile intentsiboa.
  • Likopenoaren eraginez, zimurrak murrizten dira, eta hidratazio- eta sendotasun-mailak modu naturalean orekatzen dira.

Printzipio aktiboak

  • Ahalmen antioxidatzaile eta birsortzaile handiko hidratatzaile bat da, likopenoarekin formulatua.

Nola erabili

  • Masaje arin bat eman ezpain inguruan, azala garbi eta lehor dagoela, erabat xurgatu arte.
  • Egunez eta gauez erabil daiteke.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Anti-Manchas aurpegirako lerroa? Aurpegiko azalaren itxura hobetzen du, eta tonu uniforme eta bateratuagoa izaten laguntzen dio.