Te presentamos nuestra nueva Colección de Perfumería My Moment, tratamiento facial y corporal.

My Moment bilduma: aurpegiko eta gorputzeko tratamendua

2019ko azaroaren 21a

Pixkanaka segitzen dugu argitzen lurrindegiak Gabon hauetarako zer sekretu dituen. Momentu berezi bat izan nahi duzu zeure burua merezi duzun bezala zaintzeko? Ikusi gure My Moment bildumak zer tratamendu eskaintzen dizun aurpegirako eta gorputzerako. Kosmetikarik onena duzu eskura lurrindegian. Ezin hobea Gabonetako opari gisa!

Bilduma honek bi lote ditu:

  • My Moment Face sorta
  • My Moment Body sorta

​Lote My Moment Face

Texto 1 Imagen My Moment

Bilduma honetan, aurpegiko tratamendurako loteak osagai hauek ditu:

  • Aurpegi-krema, 50 ml-ko ontzia: azala babestu eta leheneratu egiten du.
  • Aurpegi-tonikoa, 150 ml: birmineralizatzailea.
  • 3 ml-ko bial aktiboak (4 ale): azala hidratatu, sendotu eta birsortzen du, eta gorritasunak prebenitzen ditu.

My Moment Facek proposatzen dizun programa kosmetiko aurreratuak produktu aktibo kontzentratuak eskaintzen ditu aurpegi-zahartzearen zantzuen aurka eraginkortasunez borrokatzeko; gainera, programa hau aurpegi-edertasunerako erritual bat da. Eguneroko zainketarako, lote honek aurpegi-krema babesle bat du, bai eta toniko birmineralizatzaile bat ere.
Osagarri gisa, lau aktibo kontzentratu hauen artean hauta dezakezu: kolagenoa, hidratatzeko eta sendotzeko; elastina, tenkatzeko eta elastikotasuna emateko; kaltzioa, birsortzeko eta berritzeko; eta, azkenik, magnolia, antioxidatzaile gisa eta gorritasunen aurka erabiltzeko.

Bilatu zure momentua, eta eman zure aurpegiari behar dituen zainketak.

Hona hemen, pausoz pauso, sorta honekin jarraitu beharreko urratsak, eguneko zenbait unetako edertasun-erritualetan:

Goizeko edertasun-errituala

1. Aurpegia, lepoa eta eskotea garbitu. Ondoren, itsasoko ur termalez busti kotoi-atal bat.

Texto 2 Imagen My Moment

2. Zabaldu leun aurpegian, lepoan eta eskotean.

Texto 3 Imagen My Moment

Texto 4 Imagen My Moment

Texto 5 Imagen My Moment

3. Azala suspertzeko + babesteko konplexu kronobitaletik krema pixka bat hartu espatularekin.

Texto 6 Imagen My Moment

4. Aurpegian, lepoan eta bularraldean eman masaje leun bat eginez, xurgatu arte.

Texto 7 Imagen My Moment

Texto 8 Imagen My Moment

Gaueko edertasun-errituala

Good Aging kontzeptua: gaueko atsedena baliatzen dugu azala elikatu, konpondu eta birsortzeko.

1. Aurpegia, lepoa eta eskotea garbitu. Ondoren, itsasoko ur termala kotoi-atal batera bota, eta zabaldu leun aurpegian, lepoan eta eskotean.

Texto 9 Imagen My Moment

Texto 10 Imagen My Moment

2. Hartu espatularekin krema pixka bat, eta jarri esku-ahurrean.

Texto 11 Imagen My Moment

3. Gehitu ACTIVE 1 COLÁGENO tantaz tantakotik 8 tanta (sendotzailea eta hidratatzailea).

Texto 12 Imagen My Moment

4. Eman prestakina aurpegian, lepoan eta eskotean, masaje leun bat eginez.

Texto 13 Imagen My Moment

5. Tantaz tantakoa lau astez jarraian erabiliko dugu.

Texto 14 Imagen My Moment

  • 1. astea: kolagenoaren tantaz tantakoa, sendotzeko eta hidratatzeko
  • 2. astea: elastinaren tantaz tantakoa, tenkatzeko eta elastikotasuna emateko
  • 3. astea: kaltzioaren tantaz tantakoa, azala birsortzeko eta berritzeko
  • 4. astea: magnoliaren tantaz tantakoa, gorritasunei aurka egiteko eta antioxidatzaile gisa erabiltzeko

Hilabete ingururako tratamendua.

My Moment Body sorta

Texto 15 Imagen My Moment

Bilduma honetan, gorputzeko tratamendurako loteak osagai hauek ditu:

  • Body milk krematsua, 250 ml: zure gorputza zaindu, hidratatu eta lurrindu egiten du.
    Erabiltzeko modua: eman azalean, eta zabaldu azalak erabat xurgatu arte.
  • Lanbroa, 15 ml: gorputzean, ilean eta burkoan emateko egokia.
    Erabiltzeko modua: lainoztatu arropan, ilean edo oheko arropan.
  • Gorputzerako esfoliatzailea, 250 ml: gorputzeko esfoliatzailea, perla-hauts mikronizatuarekin. Kamelia-olioz aberastua dago, eta azala hidratatzeko eta gaztetzeko balio du.
    Erabiltzeko modua: eman masajea mugimendu zirkularrak eginez, eta ur epelarekin urberritu.

Ez geratu My Moment tratamendurik gabe; edizio mugatukoak dira.

Beste gomendio batzuk

Ikusi lurrindegiak Gabon hauetarako zer sekretu duen eta jakin gehiago Mercadonako kremen kalitateaz.