Metallic Radiance bilduma berriarekin, distira eta argitasun gehiago emaiezu zure aurpegiari eta ezpainei. Bi tonudun Strobing argiztatzaileaz eta bi ezpainetako barraz osatzen da.

Metallic Radiance Deliplus bilduma. Edizio mugatua

2018ko martxoaren 21a

Edizio mugatuko Metallic Radiance Deliplus look berriari esker, argia izango da zure aurpegi eta ezpainetako protagonista nagusia. Makillaje lerro honen parte da Strobing argiztatzailea, azal tonu ezberdinekin egokitzeko bi tonalitate dituena, bai eta bi ezpainetako barra ere: 01 zk. more metalikoa eta 02 zk. koral metalikoa.

Strobing argiztatzailearen efektuak probatu

Mercadonaren Lurrindegiak Strobing argiztatzailea eskaintzen dizu, berritasun handikoa. Horren bitartez, masailalboen goialdea eta kopetaren erdialdea nabarmenduko dituzu, zure azalari argiz betetako itxura dizdizaria emanez. Hala, bisaiaren gune jakin batzuk argitu ditzakezu, eta argi natural ukituak ipini zuk aukeratutako puntuetan. Strobing argiztatzaileak krema testura du, eta bi tonutan daukazu eskura: 01 zk. urrezko argia, azal ertainei zuzendua, eta azal argitsuentzako 02 zk. argi perlatua.

Nola eman Strobing argiztatzailea?

Hatz-mamiekin zein makillatzeko belaki edo brotxa batekin eman dezakezu Strobing argiztatzailea. Hura aplikatzeko gunerik egokienak kokotsa, kopetaren erdialdea eta masailalboen goialdea dira. Eragiten duen efektuarekin, argitasun handiko akabera izango duzu, dirdai-dirdaitsua. Eta zure bisaia argitsu eta leun egongo da egun osoan zehar.

Metallic Radiance ezpainetako barrak

Proba ezazu zure lookari ondoen egokitzen zaion ezpainetako barra. Bi kolore dituzu aukeran, bi-biak krematsuak, hidratatzaileak eta modakoak: 01 zk. barra more metalikoa ezin hobea da zure ezpainak nabarmentzeko, eta tonalitate leunagoa duen 02 zk. barra koral metalikoa, bere aldetik, zure ezpainak akabera estra nakaratuaz dirdira egin dezaten lortuko du.

Beste Zenbait Iradokizun

Egun osoan zehar bikain agertzea gustuko baduzu, proba ezazu Deliplus zuzengarri finko & estalgarri berria, primerako estaldura eta finkapena lortuko dituzu eta. Eta orrazkera distiratsu eta gogorregi egotearen itxurarik gabea lortzeko, Deliplus sendotasun aparteko laka da zure aliatua, bai etxerako eta bai, bere bertsio txikian, zorroan eramateko.