Lau aldaeratan aurkezten dira Mercadonan dagoeneko eskuragarri dituzun Naturbalance Zerealetako Ahiak, zure haurrak une bakoitzean dituen beharrizanak asebete, eta orekaz, osasunez eta indarrez beterik hazten laguntzeko.
Honela, Zereal Anitzeko Ahia, Gailetadun Zerealetakoa, 8 Zerealetako Eztiduna eta Glutenik Gabeko Zerealetakoa aurki ditzakezu Mercadonan. Gozo-gozoak eta pikorrik gabeak dira, eta osagairik onenez eginda daude, beren zapore naturalak mantenduz.
Zereal Anitzeko Ahia
Mercadonan eskura duzun Naturbalance Zereal Anitzeko Ahia sei hilabetetik gorako haurrei zuzentzen zaie, eta baditu kaltzioa, burdina eta A eta C bitaminak. Bestalde, ez du arrautzarik, ez azukre erantsirik, ezta esnerik ere.
Gailetadun Zerealetako Ahia
Zure haurrari 6 hilabetetatik aurrera eman ahalko diozun Gailetadun Zerealetako Ahi hau kaltzio, burdin eta A eta C bitaminez aberastu da, Mercadonan eskuragarri dauden gainontzeko Naturbalance zerealetako ahi guztiak bezala. Ez du arrautzarik, ezta esnerik ere.
8 Zerealetako Eztidun Ahia
Hona hemen zapore berri bat, 6 hilabetetik gorako haurrek Mercadonaren Naturbalance zerealetako ahiaz goza dezaten. Zoragarria eta pikorrik gabea, kaltzio, burdin eta A eta C bitaminez aberastu da. Ez du arrautzarik, ez esnerik.
Glutenik gabeko zerealetako ahia
4 hilabeteetatik gorako haurrentzat gomendatzen da Naturbalanceren Glutenik gabeko zerealetako ahia, Mercadonan dagoeneko eskura duzuna. Osagarri perfektua da zure haurrari elikagai berriak era seguru eta erosoan ematen hasteko.
Ez du, gainera, ez arrautzarik, ez esnerik, ez glutenik. Ezta azukre erantsirik ere.
Beste Zenbait Iradokizun
Baduzu Mercadonan familia guztiarentzako snack berri bat eskura. Zerealak, eztia, hartziduraren ondoren pasteurizatutako jogurta, eta… hartzeko gertu! Honelakoa da Hacendadoren Zerealak eta Eztidun Go-Lácteo berriaren formula originala.