COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren Hidra & Go! body milk esprai berria: segundotan hidratatzen dizu azala, eta usain fresko eta bizi batekin biltzen du.

Mercadonaren Hidra & Go! body milk esprai berria

2018ko maiatzaren 16a

Dagoeneko eskuragarri duzu Mercadonaren Lurrundegian Hidra & Go! body milk esprai berria, harrituta utziko zaituen hidratazio-kontzeptu berria.

Beste body milk batzuek xurgatzeko denbora behar izaten dute, jantzi aurretik. Hidra & Go! esprai berriak, ordea, berehala hidratatzen du, eta ezin hobea da gorputzeko azala egunero hidratatzeko, eta, hori, zain egoten denborarik galdu beharrik gabe.

Nola ematen da Hidra & Go! body milk esprai berria?

Mercadonaren Hidra & Go! body milk berriak eskaintzen dizun hidratazio-kontzeptua ezagutzeko, bi urrats hauei jarraitu behar diezu. Oso erraza da!

  • Eman body milka: ihinztatu Hidra & Go! espraia azaletik bost bat zentimetrotara, body milka etengabe erabiliz.
  • Zabaldu: eman masajetxo bat body milka ihinztatu duzun guneetan. Segundo gutxiren buruan, xurgatu egingo da. Beraz, janzteko prest!

Body milk honek berehala egiten du bat zure azalarekin, eta lurrin-usain bizi batean biltzen du, lore-lurrin eta ur-tanta gozoz inguratuz.

Eguneroko hidratazio ezin hobea Mercadonaren Hidra & Go! espraiarekin

Mercadonaren Hidra & Go! body milk esprai berria azalean egunero emateko hidratazio-aukera ezin hobea da.

Espraia izanik, oso erosoa da erabiltzeko. Buruz behera ere eman dezakezu, gune jakin batzuetara erosoago iristeko.

Mercadonaren Hidra & Go! hidratazio-kontzeptu berri bat da, erosoa, itxaron beharrik eskatzen ez duena eta emaitza zoragarriak dituena.

Body milk hau berehala xurgatzen du azalak, eta usain fresko, bizi eta atsegin batekin biltzen zaitu, Urteko edozein sasoitan erabiltzeko ezin hobea!

Beste gomendio batzuk

Aparteko zainketa bat oparitu nahi diozu azalari? Probatu dutxan Itsaso Hileko gatzak dituen gorputzeko esfoliatzailea eta haren esne- eta ezti-usaina. Gorputza zaintzeko produktua, zelula hilak, ezkatak eta zikinkeriak kenduz azala garbitzen duena.

Halaber, Mercadonako kremen kalitate-prozesua ezagutzera gonbidatzen zaitugu: 100 kontrol sakon baino gehiago egiten dizkiete ehunka profesionalek, zure azala ahalik eta ondoen zaintzeko.