Orain, makillaje-oinarri bera erabil daiteke urteko 365 egunetan. Zure oinarriarekin nahasteko sortuak diren pigmentuz daude eginak edizio mugatuko makillaje-tantak. Beraz, zure premietara egokitu ditzakezu, aldiro makillajez aldatu gabe.
Hautatu ondoen geratzen zaizun makillaje-tonua, zure gustuekin eta aurpegiaren tonuarekin urtaro bakoitzean ondoen uztartzen dena.
Pertsonalizatu azalaren tonua unearen arabera!
Ikasi nola erabili makillaje-tantak azalpen-bideo xume honen bidez.
Lau tonutan erabil ditzakezu makillaje-tantak.
01 zk. Argi-tonua
Egoki-egokia argitasun-ukitu gehigarri bat emateko edozein makillaje-oinarriri, edo argitzaile gisara erabiltzeko aurpegiaren gune batzuetan: T eremuan (kopeta eta sudur-trenkada), masailak, bekainen arkua eta ezpainaren goiko aldea. Gainerako makillaje-tantekin batera erabil dezakezu, hala behar duzunean are distiratsuago egoteko.
02 zk. Tonu argia
Egoki-egokia makillaje-oinarriaren tonua argitzeko edo murrizteko. Udazkena iristean, leundu oinarria, zure aurpegiaren tonua urtaro berrira egokitzeko.
03 zk. Tonu beltzarana
Udaren ukitu beltzaran eder hori ematen dio makillajeari. Beltzaran-kolorekoa izango duzu azala beti, eguzkirik hartu gabe ere.
04 zk. Tonu iluna
Makillajearen oinarriak iluntzeko eta areagotzeko sortua. Azal ilunetako makillaje-tonua modulatzeko egokia, eta contounrig teknikaren bidez aurpegiera liraintzeko.
Nola erabili
1. Jarri eskuan erabili ohi duzun makillaje-oinarriaren kantitatea.
2. Nahastu hautatu duzun makillaje-tanta tonuaren ontzia.
3. Bota produktuaren tanta bat makillaje-oinarriari.
4. Nahastu, eta bota tanta gehiago, nahi duzun emaitza lortu arte.
5. Tonua uniforme bihurtzean, aplikatu nahasketa aurpegian.
Erabili beti makillaje-nahasketa bera, urtaroaren edo unearen arabera pertsonalizatuta, Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzun makillaje-tanten lau tonuak aplikatuz. Edizio mugatua!
Beste gomendio batzuk
Azala lurrin ezin atsegingo batzuekin garbitzeko, probatu Deliplusen bainurako gelak.
Eta zure esku polit horiek erakutsi nahi badituzu, hor duzu gure azazkal-laken distira biziko estaldura.