Mercadonaren makillaje-paleta berriak, Gabonetan distiratsu egon zaitezen.

Makillaje egoki-egokia Gabonetan zure looka berritzeko

2018ko azaroaren 20a

Zure looka aldatzeko, makillaje eroso eta emaitza harrigarriko baten bila bazabiltza, hona hemen Deliplus makillaje-paletak. Ezin ederrago egongo zara!

Probatu itzazu paleta hauek, eta ezinbestekoak egingo zaizkizu datozen jaietan (oso erraz erabiltzen dira). Gainera, maite dituzunen oparitarako ere bikainak dira. Bururatu al zaizu?

Mercadonaren makillaje-paleta berriak

Bi formatu hauetan daude Deliplus makillaje-paleta berriak:

  • Full look" paleta-kita: bi paleta batera urre-koloreko zorro batean.
  • Maquílla-T argitzaile-paleta: bost tonu argitzaile.

"Full look" kita:

1 Kit Full Look Imagen

Aurpegia eta begiak makillatzeko kita, noranahi eraman dezakezuna. Paletak eramateko urre-koloreko zorro bat du, eta bi makillaje-paleta: aurpegirako eta begietarako paleta bat, eta zuzentzaile-paleta bat.

Edukia

  • 1 aurpegirako hauts matetzaile.
  • 1 aurpegirako beltzarantzeko hauts.
  • 2 bekainetarako hauts: tonu argiagoa bekain argietarako, eta tonu ilunagoa bekain ilunetarako.
  • 2 kolorete, neon-arrosa eta natural tonuetan.
  • 6 begi-itzal:
    • 4 tonu distiratsu eta metalizatuak: beix argia, esmeralda-berdea, teila metalikoa eta espazio-grisa.
    • 2 tonu mateak: beltz matea eta alberjinia matea.

Nola aplikatu

Hauts-testura erraz itsasten da, eta erraz lausotzen, produktu bakoitzeko pintzel egoki bat erabilita. Bi pintzel aplikatzaile ditu paletak, erabilera anitzekoak, egoki-egokiak itzalak sortzeko eta ukitu batzuk emateko.

Emaitzak

Paleta bakarra erabilita, osorik makilla ditzakezu aurpegia eta begiak, eta makillaje natural batetik look ausartenetara aldatu, Gabonetan ezin ederrago egon zaitezen.

Paleta de correctores

Edukia

  • 7 zuzentzaile-tonu:
    • Zuri perlakara: bolumena ematen du, eta oso egokia da argi-puntuak markatzeko.
    • Tonu berdea: gorritasunak eta akne-markak zuzentzen ditu.
    • Lila: tonu hori-olibakarak edo berdexkak zuzentzen ditu, eta gaueko makillajea argitzen.
    • Beixa: edozein motatako akatsak zuzentzen ditu, eta azalaren kolorea neutralizatzen.
    • Arrosa: gune ilunak argitzen ditu.
    • Beix iluna: sakontasuna ematen du.
    • Horia: begi-zulo morexkak zuzentzen ditu.

Nola aplikatu

Pintzel aplikatzailea erabili, eta, ondoren, hatz-mamiarekin zabaldu.

Emaitzak

Aurpegia liraindu eta akatsak erabat zuzenduko dituzu kolore-konbinazioari esker.

Maquílla-T argitzaile-paleta:

Maquilla-T Imagen 2 Paleta de iluminadores

Edukia

Zeta-tankerako hauts-testuradun 5 tonu argitzaile ditu. Pintzel aplikatzaile bat ere badu.

Kolore hauek ditu paletak:

  • Xanpain-argia
  • Argi irisatua
  • Perla-argia
  • Bisoi-argia
  • Koral-argia

Nola aplikatu

Aplikatu aurpegirako pintzela masailetan, haien bolumena areagotzeko, edo aplikatu aurpegiko argi-puntuetan (bekain-arkua, kopeta, sudurra, kokotsa eta abar).

Emaitzak

Bolumena eta argitasuna areagotu egingo dira zuk nahi duzun guneetan.

Edizio mugatua

Edizio mugatukoak dira "Full look" kita eta Maquílla-T argitzaile-paleta. Izakinak agortu arte aurkituko dituzu dendetan.

Beste gomendio batzuk

Begi-arkatz beixaren erabilerak oraindik ezagutzen ez badituzu, hautatu denboraldi honetako makillaje-arkatzik egokiena, erabilera ugarikoa eta erabiltze erraza.

Hona xaboi-sorta oso bat, lurrin-mota anitzekoa: Deliplus eskuetarako xaboi likidoak.