Hona hemen udazken honetarako Makillaje Bilduma Berezi berria, estaltzeko ahalmen handikoa, zinemako izarrek erabiltzen dutena bezalakoa. Azalaren akats guztiak estaltzen ditu, estaltzen, eta luze irauten du, gainera.
Bilduma honetako produktu guztiek azala estaltzen, berdintzen eta perfekzionatzen dute. Orbanak, orinak eta tatuajeak disimulatzen dituzte. Eman nahi diozu itxura leun-leuna azalari, iragazkirik baliatu gabe?
Hauek dira Makillaje Bilduma Bereziko 4 produktuak
No Transfer makillajea
- Iraupen luzeko No Transfer makillajea.
- Estaltzeko ahalmen handia duenez, denbora gehiagoan irauten du hondatu gabe.
- Egokia da azal-mota guztietarako, lehorretarako ere bai, betiere aldez aurretik hidratatzen baldin badira.
- Eman belakiarekin, brotxarekin edo hatzekin.
Poroetarako Primer
- Poroak eta keinu-marra txikiak estaltzen ditu.
- Testura krematsua du, kolore pitin batekin, eta akabera mate leuna.
- Aurpegia perfekzionatzen duen geruza ikusezin bat sortzen du.
- Eman makillaje-oinarriaren aurretik, efektu perfekzionatzailea lortzeko.
Matte Mousse makillajea
- Zeta-ukitua, estaldura ona, testura arina eta akabera matetzailea.
- Azal normal eta koipetsuetarako bereziki formulatua.
- Egunean zehar distirak kontrolatzen laguntzen du, eta aurpegia perfekzionatzen du.
Camouflage zuzentzailea
- Azal-mota guztietarako da egokia.
- Begi-zulorik ilunenak eta gorriuneak ere estaltzen ditu.
- Estaltzeko ahalmen handia duenez, orinak eta tatuajeak ere estaltzen ditu.
- Akabera natural eta argitsua.
- Bi tonu aukeran.
- Eman kantitate txiki bat zuzendu beharreko eremuan, eta lausotu brotxa batekin edo hatzekin ukituak eginez.
Makillajeko Bilduma Berezi honekin lor ditzakezun look liluragarriak dira denetan onena. Ikus itzazu gure Udazkeneko La Perfumería aldizkarian.
- 1. looka – Azal perfektua (Poroetarako Primer, 1 zenbakiko Camouflage zuzentzailea eta No Transfer makillajea baliatuta),
- 2. looka – Udazken amaigabea (Poroetarako Primer, 1 zenbakiko Camouflage zuzentzailea eta Matte Mousse makillajea baliatuta).
Beste gomendio batzuk
Probatu duzu Bubble Mask aurpegiko maskara garbitzailea eta esfoliatzailea? Aurpegiko azala garbi, leun eta ezpurutasunik gabe mantentzen du.
Erabiltzen duzu Koko Olioa? Sukalderako balio du, baina zure azala hidratatzeko eta itxura leunagoa emateko ere aproposa da.
Depilazio eroso eta minik gabekoa nahi baduzu, zure beharretara ongien egokitzen den produktua daukagu Mercadonan.