Lurringintzako produktu bat egiteko prozesua begi hutsez hautematen dena baino askoz gehiago da.

Lurringintzan, gehien axola duela ez da ikusten. Itxi begiak, eta jakin zer den!

2020ko azaroaren 05a

“Funtsezkoa ikusezina da begientzat”. Printze Txikia liburuko esaldi eder horrek aditzera ematen digu gauzen funtsa eta benetako balioa ez direla beti agerikoak.

Horregatik, orain Gabonak hurbiltzen ari diren honetan, esaldi hori mailegatu dugu, gure bildumen atzean dagoen guztia aintzatesteko eta aldarrikatzeko; hau da, perfume edo kosmetiko baten sorreran dagoen lan isil eta ezkutukoa.

Lurringintzako produktu baten alderdirik garrantzitsuena ez da begi hutsez ikusten

Lurringintzaren munduan asko erreparatzen diogu diseinuari, markari edo begietatik sartzen zaizkigun baina azalekoagoak diren gaiei, eta ez diogu arreta jartzen benetan axola duenari. Hala ere, perfume baten gauzarik garrantzitsuena, haren funtsa, ez da begi hutsez hautematen.

Hala, ezkutuan geratzen da emaitza onak lortzeko ezinbestekoa den lan eskerga eta prozesu oso konplexua: osagairik onenak aukeratzea, mundu osoko profesionalen lana, gure espezialisten ahalegin- eta talentu-orduak... Azken batean, perfume baten kalitatea, haren funtsa, eta bakarra izatea egiten duena.

Nolakoa da kosmetiko edo perfume bat egiteko prozesua?

Lehenik eta behin, jasotze-fase bat dago, gure adituek gure bezeroek behar/nahi dutenari buruzko informazio osoa biltzeko, haiekin zuzenean hitz eginez eta haiei entzunez.

Texto 1 Imagen Campaña Navidad

Informazio hori erosketa-kudeatzaile bati ematen zaio, mundu osoko hornitzailerik onenak bilatu ditzan: arlo askotako adituak (perfumeak, kosmetika, osagarriak, kaxak, nezeserrak...), bezeroak bai edukitzaileari bai edukiari dagokionez harrituta uztea lortzeko.

Texto 2 Imagen Campaña Navidad

Ondoren, produktua garatzen da; gure bezeroen premiei buruzko txostenetatik abiatuta, baliabiderik eta lehengairik onenak erabiltzen dira.

Texto 3 Imagen Campaña Navidad

Hortik, proposamen berritzaileak sortzen dira, joerei jarraituz eta joerak sortuz, sormen-ideiarik onenekin, kontsumitzaileentzako bikaintasunik handiena bilatuz.

Azkenik, hornitzaileen proposamenak jaso eta onenak hautatzen dira, azken emaitza bezeroa bilatzen ari dena izan dadin. Gure nahia zuretzako aukerarik onena sortzea da.

Itxi begiak, harago ikusteko

Texto 4 Imagen Campaña Navidad

Horregatik, aurten, begiak ixtera gonbidatzen zaitugu, harago ikusteko. Horrela, askoz gehiago ikusteko gai izan zaitezke, funtsean eta zurekin konektatzen duen horretan zentratzeko, zuretzako produkturik onena eskaintzeko jarri den maitasuna eta hainbeste hilabetetako lana sentitzeko.

Izan ere, benetan axola duena ikusten ez den arren, Mercadonan oso argi dugu zerk axola duen.

Beste gomendio batzuk

Ikusi berrikuntza guztiak gure webguneko Lurrindegia atalean.