Aurtengo Gabonetan, gure Borealia Sortak aurkezten dizkizugu; aurora boreal fenomeno natural, eder eta magikoan inspiratuak daude.
Sentitu perfume hori, utzi zure zentzumenei hegan egiten, eta gozatu ikuskizun argitsu horren distiraz.
Borealia, beren argiz distira egin nahi duten pertsonentzat
Distira egin nahi duten pertsonentzat egin dira, bereziki, bi lurrin berezi hauek.
Lilura eragingo dizu lore- eta fruta-ukituak dituen perfume ahaltsu honek, ametsetako eta magiaz betetako lekuetara eramanez.
Bi bertsio ditu; bata, gizonezkoentzat, eta, bestea, emakumezkoentzat. Edizio mugatua:
Borealia Shine for Her Sorta
Perfume dotore eta benetakoa, limoi- eta ur-ukituekin. Produktu hauek ditu kutxak:
- Eau de Parfum-a, 100 ml
- Gela, 100 ml: bainurako gel perfumatua, larruazala leunki garbitzeko.
- Body Milk-a 100 ml: body milk perfumatua, gorputza hidratatzeko eta perfumatzeko. Lore-, fruta- eta musketa-ukituko usaina du.
Ontzi koloretsu eta iradokitzaileak gauzak gordetzeko ere balio dezake
Borealia Shine for Him Sorta
Lurrin liluragarria eta ausarta, ananaz eta salbia minaz egindako fruta-oinarriarekin. Produktu hauek ditu kutxak:
- Eau de Parfum-a, 100 ml
- Gela, 100 ml: bainurako gel perfumatua, larruazala leunki garbitzeko.
- After shave-a, 100 ml: larruazala hidratatzen eta zaintzen du erosotasun-sentsazio atsegina emanez.
Fruta-, egur- eta anbar-ukituko usaina du.
Bere ontzi erakargarria gauzak gordetzeko ere erabil daiteke.
Beste gomendio batzuk
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari ea nola egiten diren Lurrindegiko gure produktuak?