Luna begietako kita, bilduma berria, zure begietako makillajerako behar duzun guztia.

Luna begietako kita. Edizio mugatua

2018ko azaroaren 26a

Ezagutzen al duzu Deliplusen Luna begietako kit bilduma berria? Begietako makillaje-produktuen sorta bat da, zure begiradaren erakargarritasuna indartzen duena. Gehiago jakin nahi duzu?

Zer dauka Luna begietako kitak?

Sorta hau kutxa metaliko atsegin batean dator, eta hauek osatzen dute:

  • Begi-itzalen paleta bat, lau tonurekin.
  • Maxi Volumen maskara bat.
  • Begietako arkatz bat, 24 h Waterproof Beltza

Nola erabiltzen da?

  • Begi-itzalen paleta: Zabaldu modu lausoan zuzenean betazalean, itzalen pintzel batekin.
  • Maxi Volumen maskara: Eman pasaldi batzuk betileen errotik puntaraino, nahi duzun bolumena lortu arte.
  • Begietako arkatza, 24 h Waterproof Beltza: Irristarazi betazalaren gainean, nahi duzun trazua emanez.

Zer emaitza lortuko dituzu?

  • Begi-itzalen paleta: efektu mate eta metalizatu erakargarri bat lortuko duzu, ezin hobeto itsasten baitira betazalean.
  • Maxi Volumen maskara: bolumen gorena lortuko duzu zure betileetan.
  • Begietako arkatza, 24 h Waterproof Beltza: iraupen luzeko trazu ultrabeltza lortzen da. Hezetasunarekiko eta urarekiko erresistentea da.

Edizio mugatua

Luna begietako kita bilduma edizio mugatua da. Izakinak agortu arte aurkituko duzu dendetan.
Luna begietako kita udazken/negu honetako nobedade aparta da. Probatuko al duzu Eguberrietarako? Aprobetxa ezazu, eta aldatu zeure begirada!

Beste gomendio batzuk

Ba al dakizu zein den makillaje-arkatzik moldakorrena eta erabilerrazena? Probatu Begi-arkatz Beixa, eta aurkitu haren 5 erabilerak.