Eguzkiarekin edo gabe lortutako larruazal beltzarana erakutsi ahal izateko, jarraibide erraz batzuk ematen dizkizu Mercadonak urratsez urrats azaltzen duen bideo honetan. Hidratatu aurpegia eta zuzendu akats txikiak, nabarmendu begirada eta masailak, eta eman kolore-ukitu bat eta look berezia ezpainei udarako lur- eta urre-tonu ezin egokiagoekin.
Ez baduzu eguzkia hartzeko denborarik, lasai, badugu horretarako konponbidea. Jarraitu hemen proposatzen dizkizugun urratsei, eta erakutsi harrotasunez aurpegiko tonu beltzarana Mercadonako lurrindegian topatuko dituzun produktuei esker.
Zer behar duzu look beltzarana izateko
Uda guztian eta urteko edozein unetan beltzaran egoteko, hau baino ez duzu behar:
- Zimur-kontrako krema, zeramidekin eta azido hialuronikoarekin
- Zuzentzaile finkoa eta estalgarria, 02 zk.
- Betile eta bekainetarako pintzela
- Lehorra&Bustia begi-itzala, zk. 08 marroia eta urre-kolorea
- Pony itzal-pintzela
- Delineatzaile beltza
- Maxi Volumen maskara marroia
- Eguzki-hautsak
- Hauts-pintzela
- 04 zenbakiko kolore anitzeko koloretea
- Kolorete-pintzela
- 05 zenbakiko Cremosa barra
Baduzu dena? Orain, urrats eta gomendio hauei jarraitzen badiezu, presta zaitez denak liluratzeko beltzaran-tonu zoragarri honekin!
Jarraitu urratsez urrats look beltzarana lortzen laguntzeko bideo honi
1. Hidratatu aurpegia, lepoa eta bularraldea zure azal-motarako egokia den krema batekin.
2. Jarri zuzentzailea begi-zuloetan, gorriuneetan eta sudur-hegaletan.
3. Edertasun-sekretu bat: orraztu bekainak begirada freskoagoa izateko.
4. Zabaldu urre-koloreko begi-itzala betazal mugikorrean eta begi-itzal marroia begiaren kanpoaldean.
5. Marraztu goiko betileen marra, eta lausotu.
6. Jarri maskara goiko eta beheko betileetan.
7. Eman eguzki-hautsak aurpegi osoan, eta nabarmendu lokitik, masailen beheko aldetik eta kokotsetik 3 zenbakia marraztuko bazenu bezala.
8. Jarri koloretea masailetan.
9. Aukeratu tonu suabe bateko ezpainetako bat, akabera natural bat izateko.
10. Lortu look beltzaran eder bat.
Nahi zenuen look beltzaran hori lortzea oso erraza da Mercadonako lurrindegian.
Beste gomendio batzuk
Osagarri perfektu bat eskaintzen dizugu udako zure look berrirako. Ezagutzen dituzu Mercadonaren azazkal-laka berriak? Ontzi berritua dute, eduki gehiago, pintzel berria eta kolore berriak. Probatu itzazu!
Ezagutu Ikiru lurrinak, eta gozatu bizitza. Atenporalak, dotoreak eta neurritsuak dira; egunerokorako aproposak.