Mercadonaren koko-olio % 100 naturala ezinbestekoa da zure sukaldean eta zure edertasun-erritualean. Ezagutu haren onura guztiak:

Koko-olioa: janaria prestatzeko eta zure gorputzerako

2022ko irailaren 20a

Koko-olioa erabilera askotarako moldatzen den produktua da. Sukaldean erabil dezakezu frijitzeko, gozokiak prestatzeko eta beste hainbat errezeta sormenezko prestatzeko. Aproposa da zure azala hidratatzeko eta itxura leunagoa emateko ere.

% 100 koko-olioa zure errezetetarako

Koko-olioa gero eta gehiago erabiltzen da sukalde-mota guztietan. Naturala da, kokotik dator % 100, eta ez du glutenik.

Nola erabili?

Koko-olio birjina oso moldagarria da; beraz, edozein elikagai frijitu eta arrautzaztatu dezakezu, hala nola arraina, haragia edo barazkiak, eta zure jaki gustukoenei, errekiei edo pastei gehitu. Wok-erako salteatuetan eta eta curry-mota batzuetan ere erabiltzen da.

Koko-olioa gomendagarria da entsaladetarako ongailu gisa, ukitu tropikal exotikoa ematen baitie. Krema beroei ere bota diezaiekezu, zapore bereizgarria lortzeko. Edo, are gehiago, ogi txigortuen ongailu gordin gisa erabili zure gosari edo askarietan.

Azkenik, ez ahaztu gozogintzan hainbat erabilera dituela. Koko-olio % 100 naturalak oso ondo jasaten ditu tenperatura altuak, eta, beraz, aproposa da gozogintzako errezeta goxoenentzat, hala nola tartak, bizkotxoak, galletak eta beste asko.

Koko-olioarekin presta ditzakezun errezetak

Pancakeak

Pancakes con aceite de coco de Mercadona

1. Zuku-makina baten ontzian, nahasi 3 koilarakada olo eho, koilarakadatxo bat legamia-hauts, arrautza bat, 3 koilarakada jogurt greko eta koilarakada bat kakahuete-krema, nahasketa leun eta pikorrik gabea lortu arte.

2. Berotu koilarakadatxo bat koko-olio zartaginean, eta jarri nahasketatik pixka bat. Egin pancakea su ertainean, eta, gainazalean burbuilak egiten hasten direnean, eman buelta eta eduki minutu bat gehiago. Gauza bera egingo dugu nahasketa guztiarekin.

3. Zerbitzatu banana-erdi baten xerrekin eta koilarakadatxo bat agabe-siroperekin.

Hozkailuan edo izozkailuan gorde ditzakezu. Lehenik, utzi hozten giro-tenperaturan. Hozkailuan gorde nahi badituzu, ontzi hermetiko batean sartu, baina, izoztu behar badituzu, baten eta bestearen artean bereizgailuak jartzea da egokiena.

Legatz arrautzaztatua ekialdeko zopan

Merluza rebozada en sopa oriental con aceite de coco de Mercadona

Salda egiteko:

1. Zuritu 500 g urdaiazpiko-hezur, irakinaldi bat emanez uretan 5 minutuz. Kendu ura, eta jarri berriz egosten salda prestatzeko, zuritutako urdaiazpiko-hezurrak 2 orduz egosten utziz porru batekin, apio batekin eta tipula gozo batekin. Presio-eltzean, ordubetez egosita prest egongo da. Iragazi eta gorde.

Errezetarako:

1. Salteatu, zartagin edo eltze zabal batean, 2 baratxuri-ale xerratan eta 2 azenario makila txikitan moztuak, olio pixka batean.

2. Gorritzen hasten direnean, gehitu koilarakadatxo bat piperrauts. Nahasi, eta gehitu berehala 150 ml ardo beltz. Utzi irakiten alkohola lurrundu arte.

3. Gehitu prestatu dugun salda, eta birrindu berehala 5 g jengibre. Utzi dena irakiten 10-15 minutuz, salda erdira jaitsi arte.

4. Gehitu 2 koilarakada soja-saltsa eta limoi baten zukua.

5. Bitartean, irineztatu 400 g legatz-solomo maizenatan. Kendu gehiegizkoa, eta busti arrautza irabiatu batean. Frijitu solomoak, buelta eta buelta, 50 g koko-oliotan. Olioak bero egon behar du, ketan egotera iritsi gabe. Gorde solomoak paper xurgatzailean.

6. Bi hatz ur hotz dituen edalontzi batean, ondo disolbatu koilarakadatxo bat maizena. Gaineratu nahasketa saldari, pixkanaka-pixkanaka eta tanda txikitan, mugitzen duzun bitartean. Saldak loditu egin behar du, eta ehundura goxo batekin geratu.

7. Gehitu legatz-solomoak saldari, egosten amaitzeko eta zukua ondo xurgatzeko, 5 minutuz.

8. Zerbitzatu plater batean, salda oinarri dela, solomoak gainean eta tipulin xehatu berria gainetik ugari.

Bizkotxoa kokoarekin eta txokolatearekin

Bizcocho con coco y chocolate con aceite de coco de Mercadona

1. Berotu labea 180 ºC-an. Katilu zabal batean, gehitu 4 arrautza eta 100 g azukre, eta irabiatu gogor, azukrea disolbatu arte.

2. Gehitu 150 ml koko-esne eta 100 ml koko-olio, eta nahastu osagaiak integratu arte. Gehitu 75 g koko birrindu, eta eragin.

3. Iragazki baten laguntzaz, nahasi 150 g irin gatz pixka batekin eta 12 g legamia hautsekin. Sartu katiluan eta eragin pikorrik gabeko nahasketa homogeneo bat lortu arte. Gehitu 15 g txokolate-tanta nahasketari.

4. Koipeztatu molde bat gurinez, eta hautseztatu irin pixka bat. Gaineratu bizkotxoaren nahasketa, eta koroatu gainerako 15 g txokolate-tantekin.

5. Egin labean 30 bat minutuz, 180 ºC-an. Utzi hozten, eta atera moldetik.

6. Gainetik koko birrinduarekin apaindu.

Koko-olioa aurpegiko eta gorputzeko tratamendu gisa

El aceite de coco de Mercadona como tratamiento facial y corporal

Koko-olio % 100 naturala produktu ezin hobea da gure azalerako, bai aurpegirako bai gorputzeko beste ataletarako. Egunero erabil dezakezu, eta, hala, zure ohiko edertasun- eta zainketa-tratamenduei gehitu. Larruazala hidratatuago eta leunago izaten laguntzen du.

Ilerako hidratatzaile gisa ere erabil daiteke; zure adatsari hainbat onura ekarriko dizkio, eta aroma exotiko oso berezia.

Nola aplikatu?

Aurpegian eta gorputzean erabil daiteke. Poliki-poliki zabaldu behar duzu, masajea emanez, xurgatu arte.

Adatsean, dezente eman behar duzu, heze gera dadin. Gero, estali ilea 40-60 minutuz eskuoihal edo txano batekin. Ondoren, garbitu xanpuarekin, eta kendu xanpua ondo ur ugarirekin.

Beste gomendio batzuk

Goi-mailako oliba-olio birjina estraren bila zabiltza zure platerak ontzeko? Dasta ezazu Casa Juncal, Picual barietateko oliba goiztiarrekin egina.

Hona aurpegiko larrauazala zaintzeko eta leun, tinko eta ezpurutasunik gabe uzteko beste aukera bikain bat Peeling entzimatikoa. Azal-mota guztietarako.