COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Kids Deliplus Lerroa

Kids Deliplus Lerroa

2017ko irailaren 13a

Emaiozu ongietorria eskolara itzultzeko sasoiari Kids Deliplus Lerroko produktuekin!

Umeen ile delikatuaren higienea zaindu eta horri energiaz betetako itxura emateko behar duzun guztia jartzen du zure esku Ilerako Kids Deliplus Lerroak.

Kids Deliplus Lerroan baduzu, gainera, piruleta usain originala duen Eskuetarako Xaboia, maite-maite dutena, eta Aurpegi zein Eskuetarako Esku-Oihaltxoak, mugurdi kutsuko lurrin dibertigarrikoak.

Ilerako Kids Deliplus Lerroa, txikienen ilea zaintzeko ezin hobea

Ilerako Kids Deliplus Lerroarekin, etxeko txikienen ilea zaintzeko behar duzun guztia daukazu.

Hauek dira Ilerako Kids Deliplus Lerroa osatzen duten produktuak:

  • Xanpua + Egokitzailea (2 1ean): Eguneroko aliaturik onena umeen ilea garbitu eta askatzeko. Gainera, xahu eta lurrindua uzten du ilea, eta erraz urberritzen da.
  • Xanpu Estra Leuna: Txikitxoen ilea samurki garbitzeko bikaina da Ilerako Kids Lerroko produktu hau. Beraren formula zainduak ilearen eta buru-azalaren oreka naturala errespetatzen du.
  • Egokitzaile Estra Leuna: Umeen ilea askatzeko eta tiraldi desatseginik gabe orraztu ahal izateko egoki-egokia.
  • Esprai Askatzaile Estra Leuna: Esprai honekin umeen ilea askatu eta aldi berean leuntzea lortuko duzu. Primerakoa da korapilo eta nahaspilak errazago ezabatzeko.
  • Kids Gomina Estra Leuna: Oso ona da kalparrak otzandu eta orrazkera nahierako estiloaren arabera zehazteko. Honen formulak B5 Probitamina du, bai eta glizerina ere, ileari distira eta bizitasuna ematen diona, hondakinik utzi gabe.

Kids Deliplus Eskuetarako Xaboia eta Aurpegi zein Eskuetarako Esku-Oihaltxoak

Ilerako Kids Deliplus Lerroan badituzu umeen higienerako produktuak ere.

  • Kids Eskuetarako Xaboia: Txikien eskutxoak garbitu eta zaintzen ditu xaboi liluragarri honek, bere piruleta usainarekin txundituko dituenak. Leuna, lurrindua eta xahu-xahua uzten die eskuen larruazala.
  • Kids Aurpegi zein Eskuetarako Umeentzako Esku-Oihaltxoak: Mugurdi kutsuko lurrin dibertigarria dute, eta txikitxoen azal delikatura egokitutako pH neutroa.

Zergatik aukeratu Kids Deliplus Lerroa?

Kids Deliplus Lerroko produktuak txikitxoen azala eta ilearentzako onena bilatuz sortu dira.

Laboratorios Maverick enpresak ekoizten ditu Xanpuak, Egokitzailea, Esprai Askatzailea, Gomina Estra Leuna zein Eskuetarako Xaboia, Ulldeconan (Tarragona) hain zuzen ere; eta Umeentzako Esku-Oihaltxoak, bere instalazioak Atzeneta d´Albaidan (Valentzia) dituen Ubesolek. Berriz ere agertzen da hemen Mercadonak enpresa espainiarren alde egiten duen apustua.

Ilerako Kids Deliplus Lerroa, bestetik, haien ilea batere kaltetu gabe garbitu eta egokitzen duten formula estra leunak erabiltzen ditu, kontrol dermatologiko, pediatriko eta oftalmologikoak jasan dituztenak.

Kids Deliplus Lerroa egunero-egunero baliatuz, etxeko txikienen ilea eta azala ezin hobeto garbitzea lortuko duzu.

Beste Zenbait Iradokizun

Haurtxoek zein ume koskorrek erabiltzeko modukoa da Hippos Ur Usaineztatua, etxeko txikiei lore-notadun aroma delikatua emateko aukera bikaina.

Eta helduentzako, lurrin bizia eta freskotasun iraunkorra uztartzen ditu Deliplus Menda Lurrindun Dermo Bainurako Gelak, eguneroko higienerako ezin hobea.