Mercadonaren lurrindegiko Gabonetako sortak aurkezten dizkizugu. Emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat.

Ikusi zer sorta dituen lurrindegiak Gabon hauetarako

2019ko abenduaren 09a

Hona hemen Gabonetarako bereziki prestatutako lurrindegiko gure sortak.

Ezagutu lurrinen eta gorputzeko eta ilerako tratamendu- eta higiene-produktuen usain erakargarrienak. Konbinazio perfektuak, usain-ukitu berberez lotuak, aurkezpen dotoreetan bilduak. Emakumeentzat eta gizonentzat!

Gabonetako zer sorta aurki ditzakegu Mercadonako lurrindegian?

Lurrindegian, edizio mugatuko sorta-aukera zabala duzu eskura Gabon hauetan:

  • Rose Nude
  • Oud Noir
  • ELLA
  • ÉL
  • Como tú oro
  • Como tú plata
  • Soplo intense
  • Capítulo floral
  • Capítulo marino
  • Criterio Ego

Rose Nude

Texto 1 Imagen Lotes Navidad

Rose Nude sortak hauek ditu:

  • Eau de Parfum, 75 ml-ko ontzia.
  • Eau de Parfum, 30 ml-ko ontzia.
  • Usaina: lore-usaina (arrosa) litxi-, arrosa-, muget- eta musketa-ukituak ditu.

Oud Noir

Texto 2 Imagen Lotes Navidad

Produktu hauek ditu sorta honek:

  • Eau de Parfum, 100 ml-ko ontzia.
  • Eau de Parfum minia, 50 ml-ko ontzia.
  • Nezeser bat.
  • Usaina: Ekialdeko zur-usainduna. Leunki espeziatua; oinarri bizia du, zur epelez osatua, eta erretxin seduzitzailea eta banilla-ukitu delikatua gehitu zaizkio.

ELLA sorta

Texto 3 Imagen Lotes Navidad

Produktu hauek ditu sorta honek:

  • Eau de Parfum, 100 ml-ko ontzia.
  • Eau de Parfum, 20 ml-ko ontzia.
  • Body milk-a, 250 ml.
  • Usaina: Ekialdeko lore- eta zur-usaindun gourmand-a. Udare gozoaren ukitu iradokitzaile eta freskoak fresiaren presentzia samurrarekin bat egiten du, eta, arrosa beltza eta jasmina nagusitzean, herabe izatetik indartsu izatera pasatzen da. Patxuli iradokitzaileak eta anbar sentsualak are gehiago pizten dute aparteko lurrin honen indarra.
  • Gainera, kutxa bitxiontzi gisa erabil daiteke.

ÉL sorta

Texto 4 Imagen Lotes Navidad

Produktu hauek ditu sorta honek:

  • Eau de Parfum, 100 ml-ko ontzia.
  • Eau de Parfum, 20 ml-ko ontzia.
  • Xanpu-gela, 125 ml.
  • Usaina: fougère. Bergamotaren freskotasunari eta salbiaren tanta naturalei sagar gorriaren malezia eta tonka babaren betiereko sentsualitatea gehitzen zaizkie, bai eta patxuliaren esentzia ere. Koktel erakargarri, fresko eta sentsuala.

Como tú oro

Texto 5 Imagen Lotes Navidad

Como tú oro sortak produktu hauek ditu:

  • Eau de Toilettea, 100 ml-ko ontzia.
  • Eau de Toilette minia, 30 ml-ko ontzia.
  • Hiru kandela.
  • Gainera, metalezko kaxa argimutila da.
  • Usaina: lore-, fruta- eta musketa-usaina. Lore- eta fruta-usaineko proposamena, musk-ukituak dituena. Arrosaren eta jasminaren leuntasuna, piperbeltz arrosaren eta udarearen ukitu txinpartatsuekin konbinatuta. Frangipaniak eta laranja-loreak sentsualitatea ematen diote, eta sentsualitate hori indartu egiten dute, besteak beste sandaloak, banillak eta muskak.

Como tú plata

Texto 6 Imagen Lotes Navidad

Como tú plata sortak produktu hauek ditu:

  • Eau de Toilettea, 100 ml-ko ontzia.
  • Eau de Toilette minia, 30 ml-ko ontzia.
  • Funtzio anitzeko krema, 50 ml-koa.
  • Usaina: ekialdeko fougère zur-usainduna. Jengibrearen, pomeloaren, erromeroaren, kanelaren, intsentsuaren eta likoreen ukituak ditu, patxuliarekin, azukrearekin, banillarekin eta zedroarekin konbinatuta.

Soplo intense

Texto 7 Imagen Lotes Navidad

Produktu hauek daude Soplo intense sortan:

  • Eau de Toilettea, 100 ml-ko ontzia.
  • Lanbroa, 50 ml.
  • Nezeser bat.
  • Usaina: musketa-lore hautseztatua. Ekialdeko lore hautseztatuaren ukituak dira nagusi, iris- eta bioleta-ukituekin batera, eta banillaren, tonka babaren eta musketa zuriaren hodei sentsual batek estaltzen ditu.
  • Lurrinaren ontzia haren kolore bereko oihalezko zakutxo batean dator.

Capítulo floral

Texto 8 Imagen Lotes Navidad

Produktu hauek daude sorta honetan:

  • Eau de Toilettea, 200 ml-ko ontzia.
  • Bainurako gela, 100 ml.
  • Body milk-a, 100 ml.
  • Usaina: lore-, fruta- eta musketa-usaina. Fruta zukutsuen ukituak udaberriko lore-bouquet fin batekin nahasten dira, sandaloaren eta musketaren sentsualitateak inguratuta.

Capítulo marino

Texto 9 Imagen Lotes Navidad

Produktu hauek daude sorta honetan:

  • Eau de Toilettea, 200 ml-ko ontzia.
  • Bainurako gela, 100 ml.
  • After shave-a, 100 ml.
  • Usaina: ukitu zitriko, akuatiko eta aromatikoak ukitu zitriko, akuatiko eta aromatikoak. Bergamotaren ukituak eta piperbeltz beltzaren txinparta.

Criterio Ego

Texto 10 Imagen Lotes Navidad

  • Eau de Parfum, 100 ml-ko ontzia.
  • Eau de Parfum, 20 ml-ko ontzia.
  • Xanpu-gela, 200 ml.
  • Usaina: Ekialdeko zur-usainduna. Espezia limurtzaileak, zur krematsuak, anbar-ukitu sendoa, tonka baba eta izpiliku freskoa dira maskulinotasun-sinfonia hau osatzen duten notetako batzuk.

Edizio mugatua

Gabonetarako lurrin-sorta hauek edizio mugatukoak dira; beraz, izakinak amaitu arte bakarrik egongo dira dendetan.

Beste gomendio batzuk

Probatu dituzu dagoeneko gure Bainurako gelak?