Orrazkera dibertigarria eta erosoa, "boxer" txirikordei esker. Orain, nola egin ikas dezakezu, urratsez urrats azalduko baitizugu.
Bereizi ilea bi zati berdinetan; hartu aurreko aldeko hiru atal, eta hasi txirikordatzen, solte geratzen diren ileak ere bilduz. Amaitu "boxer" txirikordak bi motots utziz, edo txirikordatu bukaeraraino.
Erakutsi harro orrazkera dibertigarria eta dotorea!
Jarraitu gure gidaren pausoak, erraz askoak, bi "boxer" txirikorda egiteko.
1. Bereizi ilea bi zati berdinetan.
2. Hartu aurrealdeko sekzio triangeluar txiki bat, eta hasi hiru muturreko txirikorda bat egiten.
3. Jarraitu txirikordatzen, eta gehitu alde bietara solte geratzen diren ile-xerloak.
4. Segi garondoraino txirikordatzen.
5. Proposatzen dizugun "boxer" txirikordekiko lehen looka lortzeko, ipini goma bat txirikorda garondoaren parean finkatzeko, bi mototsen efektu bera egin dezan.
6. Lotu ile solteak klip bidez.
7. Txirikorden bidez beste look bat lortu nahi baduzu, jarraitu ilea amaieraraino txirikordatzen, bi "boxer" txirikorda oso-osorik egiteko.
Gida xume honen pausoak jarraituz gero, "boxer" txirikorda eder askoak egingo dituzu. Orrazkera dibertigarria eta dotorea, egunero-egunero erabiltzeko!