Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Orrazkera freskoa eta erosoa nahi duzula? Eman zortzi pauso xume hauek eta ikasi

Ikasi, pausoz pauso, "Boxer txirikordak" egiten

2018ko irailaren 12a

Orrazkera dibertigarria eta erosoa, "boxer" txirikordei esker. Orain, gure gida erabiliz, pausoz pauso ikas dezakezu nola egin, Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzun produktuak erabiliz.

Bereizi ilea bi zati berdinetan; hartu aurreko aldeko hiru atal, eta hasi txirikordatzen, solte geratzen diren ileak ere bilduz. Amaitu "boxer" txirikordak bi motots utziz, edo txirikordatu bukaeraraino.

Erakutsi, harro asko, denboraldi honetako orrazkerarik freskoena, dibertigarriena eta dotoreena!

Hona zer behar duzun "boxer" txirikordak egiteko:

"Boxer" txirikorda perfektuak nahi badituzu, erabil itzazu, gure jarraibideen arabera, Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzu produktu hauek:

  • Ile-nahaspilak askatzeko Kids espraia
  • Tiratzeen aurkako Mickey eskuila
  • Gel-orrazia
  • Koloretako gomak
  • Klip beltza edo horia (ilea zer koloretakoa den)

Jarraitu gure gidaren pausoak, erraz askoak, bi "boxer" txirikorda egiteko.

1. Erabili ile-nahaspilak askatzeko espraia.​

Paso 1 Trenzas Boxer

2. Orraztu ilea.

Paso 2 Trenzas Boxer

3. Bereizi adatsa bi zati berdinetan, gel-orrazia erabiliz.

Paso 3 Trenzas Boxer

4. Hartu aurrealdeko sekzio triangeluar txiki bat, eta hasi hiru muturreko txirikorda bat egiten.

Paso 4 Trenzas Boxer

5. Jarraitu txirikordatzen, eta gehitu alde bietara solte geratzen diren ile-xerloak.

Paso 5.1 Trenzas Boxer

Paso 5.2 Trenzas Boxer

6. Segi garondoraino txirikordatzen.

Paso 6.1 Trenzas Boxer

Paso 6.2 Trenzas Boxer

7. Proposatzen dizugun "boxer" txirikordekiko lehen looka lortzeko, ipini goma bat txirikorda garondoaren parean finkatzeko, bi mototsen efektu bera egin dezan.

Paso 7 Trenzas Boxer

8. Lotu ile solteak klip bidez.

Paso 8.1 Trenzas Boxer

Paso 8.2 Trenzas Boxer

9. Txirikorden bidez beste look bat lortu nahi baduzu, jarraitu ilea amaieraraino txirikordatzen, bi boxer txirikorda oso-osorik egiteko.

Paso 9 Trenzas Boxer

Gida xume honen pausoak jarraituz gero, "boxer" txirikorda eder askoak egingo dituzu. Orrazkera berria, dibertigarria eta dotorea, egunero-egunero erabiltzeko!

Beste gomendio batzuk

Bestalde, etxeko txikiak ikasturte berrirako prestatu nahi badituzu, ez utzi irakurri gabe eskolara itzultzeko Mercadonaren gomendioak.

Familia osoaren eguneroko higienerako, erabili Deliplus bainurako gelen aukera zabala, azala hidratatu eta babesteko.