Hona hemen Hot Metal bilduma berria. Beltzaran-itxura eta metalizatua uda honetarako.

Hot Metal bilduma – Edizio mugatua

2019ko ekainaren 13a

Hot Metal bilduma berria aurkezten dizugu: makillaje ausarta da, eta udako look txundigarrienak lortzen lagunduko dizu.

Bilduma modernoa eta sofistikatua da, eta bi ezaugarri nagusi ditu: azalari ematen dion beltzaran-kolorea, batetik, eta begien, ezpainen eta azazkalen efektu metalizatua, bestetik.

Tonu metalikoak moda-modan daude, eta, bilduma honekin egiteko moduko bi look, zein baino zein erakargarriagoak, proposatuko dizkizugu.

Zer dauka Hot Metal bildumak?

Produktu hauek osatzen dute Hot Metal bilduma:

Begi-itzalen paleta

  • 9 itzaleko paleta: horietako zortzi metalizatuak dira, eta bat satinatua.
  • Efektua: ezin egokiagoa da begi metalizatudun lookak lortzeko.
  • Itzal metalizatuenak hatz-mamiarekin zabaltzea komeni da.

Belzteko fluidoa

  • Belzteko fluidoa, tantaz tantakoa.
  • Zabaldu masailetan, sudur trenkadan, kokotsean eta bularraldean, beltzaran-efektua emateko.
  • Makillatzen amaitutakoan ematea komeni da.

Ezpainetakoak

  • Ezpainetakoak, brontze arrosakara eta kobre tonuetan
  • Akabera supermetalizatua.
  • Akabera- eta estaldura-intentsitate handia.

Azazkaletako lakak

  • 2 azazkal laka, brontze- eta urre-tonuetan.
  • Erabiltzeko modua:
    • Lehenik, oinarria eman.
    • Ondoren, brontze- edo urre-koloreko lakaren bi geruza aplikatu.
    • Akabera metalikoa.

Edizio mugatua

Azkar ibili, edizio mugatua da eta. Dendan izango duzu, izakinak agortu arte.

Beste gomendio batzuk

Zure azala eguzkitik babestu nahi baduzu, hemen dituzu eguzkitik babesteko aholku batzuk. Ikasi Deliplus makillaje-zuzentzaileak erabiltzen.