Ezagutu haurrentzat ditugun lurrindegiko produktu-sortak, Gabon hauetan oparitzeko.

Haurrentzako sortak, ideia onak txikiei oparitzeko

2022ko azaroaren 17a

Etxeko txikiei opariak egiteko ideiak behar badituzu, zer iruditzen zaizu haurrentzako lurrin-produktuen sorta bat?

Usain-familia ugaritako sortak ditugu, bereziki umeentzat pentsatuak, oso dibertigarriak eta askotarikoak.

Haurrei izugarri gustatzen zaizkie film, telesail, bideojoko eta heroi gogokoenetan oinarritutako lurrin-pakete hauek. Ikusiko duzu nolako ilusioa egingo dion!

Haurrentzako sortak, Gabon hauetan oparitzeko

Rocket League

Lote Rocket League Mercadona

Rocket League-n oinarritutako produktu-sorta, futbola eta ibilgailuak konbinatzen dituen bideo-joko bat.

Usain-familia: lore- eta fruta-ukitukoa

  • 1 eau de toilette, 100 ml.
  • 1 bainurako gel, 100 ml.
  • 1 sagu-azpiko.
  • 1 Rocket League giltzatako.

Naruto

Lote Naruto Mercadona

Produktu-sorta honek Naruto du oinarri, mangan oinarritutako marrazki bizidunen telesail japoniarra.

Usain-familia: zur-ukituko usaintsua.

  • 100 ml-ko lurrin-usaina
  • Zinta kopeta-babeslea.

Maleta Beauty

Lote Maleta Beauty Mercadona

Haurrentzako maleta honek heldulekua eta adarbakar-diseinua ditu, eta makillaje-kit oso bat dakar:

  • 4 azazkal-laka, urarekin kentzen direnak.
  • 10 azazkal itsaskor.
  • 1 ezpain-distira.
  • 1 isipu.
  • 1 azazkaletarako lima
  • 1 felpazko poltsa.
  • 3 begi-itzal.
  • 1 eranskailu-sorta.
  • 2 aplikatzaile.
  • 2 kolorete.
  • 1 pedikura-bereizgailu.

Frozzen

Lote Frozzen Mercadona

Walt Disney Animation Studios-ek ekoitzitako animazio-filmean oinarritutako produktu-sorta. Bi Oscar sari irabazi ditu Animaziozko Film Onenetan.

Usain-familia: zitriko-frutala / florala – berdea / gozo zur-ukitukoa

  • Eau de toilette-a, 150 ml.
  • Manikura- eta makillaje-kita.

Beste gomendio batzuk

Informazioa nahi baduzu helduei oparitzeko Lurrin-sortei buruz, jakin ezazu gure klasikoak beti direla joera.

Eta Gabonetan mahaia janzteko ideiak nahi badituzu, dekorazio-aholkuak emango dizkizugu eguneko, gaueko eta haurrentzako mahaietarako.