Maitemindu zaitez Mercadonaren Lurrindegian aurkituko duzun Glam bildumaz –edizio mugatua-, eta agertu ezin ederrago festa guztietan. Zure izaera eta estiloa indar itzazu azazkaletako lakak, gorputzeko hauts argiztagarria, glitter ezpain-baltsamoa, iraupen luzeko begi-nabarmentzailea, ezpain-barra, eta itzal-paletaren bidez. Distira egiteko prest?
Esku zirraragarriak
Eskuak harro erakutsi gure azazkaletako lakak baliatuz, aplikazio errazekoak eta gel Glam efektudunak. Distira handiko eta iraupen luzeko azazkaletako bernizak, oso estalkorrak eta formula berritzaile batez eginak, UV lanpara erabili gabe akabera profesional eta teknologia berrikoa ematen dutena.
Hiru koloretan eskuragarri dauzkazu: 660 zenbakidun granatea, 661 gorria, eta 738 glitter urretsua. Ez ahaztu Top Coat 662a erabiltzen, bernizekin batera, hain zuzen, emaitza bikainak lortzeko. Eskura duzun sortan kolore gehiagoko azazkaletako lakak dituzu, eta sofistikazio handiagoa nahi baduzu, Mercadonaren Lurrindegian apaingarri harrigarrienak aurkituko dituzu ere.
Xarma bereziko ezpainak
Egin distira Mercadonaren Lurrindegiko Glam 01 zbk. ezpain-barra gorriaz.
Trukoa: Glitter baltsamo gorri sparkling ukitu bat erantsi ezpain erdialdean, apur bat argitsuagoa izan dadin.
Begirada sarkorra
Glamour handiko itxura lor ezazu Mercadonaren Lurrindegiko Glam bildumari esker, zure begiradari argi emateko behar duzun guztia eskaintzen dizu eta. Ezagutu begietako sei itzaldun Glam paleta, soilik erabilpen lehorreko hauts- trinko testura duena, edo arkatz automatikoko begi-itzala, testura krematsukoa eta iraupen luzeko formula duena.
Zure begirada biziagotzeko aplikatu begi-nabarmentzailea: argitasuna emango dizu bere glitter partikula txikiei esker. Eta ez ahaztu hiru koloretan dagoen gure glitter eyeliner-a, denboraldi honetako must-etako bat.
Hauts argiztagarria
Gabonetako egun hauek festa-soinekoak eta eskote zabalak erakusteko aproposak dira. Glam bildumak bere gorputzerako hauts argiztagarria aurkezten dizu, kristalezko flaskoan merkaturatua, hautsa era erregularrean askatzen duen ponpa barreiatzaileaz hornitua.
Behar bezala emateko, nahikoa izaten da ponpa apur bat sakatzearekin. Oso akabera argitsua lortuko duzu bere urre-koloreko distirei esker.
Beste Zenbait Iradokizun
Makillajea biribil ezazu zure begiradari ukitu berezi bat emanez, gure Deliplus Betile-Maskarekin.
Badakizu zure larruazala nola zaindu? Gure Aholkuak bete, eta lortu azal leun eta polita urte osoan zehar, Deliplus-en Aurpegi-Garbiketarako lerroa jarraituz.