COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Hona hemen Galactic Bilduma berria. Ezpain-distirak eta azazkal-lakak, zure look-a berritzeko.

Galactic bilduma Edizio mugatua

2019ko martxoaren 20a

Ezpainetako eta azazkaletako makillajean efektu berri baten bila baldin bazabiltza, hemen duzu Galactic bilduma berria. Bilduma ezin hobea da dotorezia eta argitasuna nagusi dituen denboraldi honetarako.

Ausart zaitez bilduma berri honekin, eta erakutsi look argitsu bat, ukitu sofistikatukoa eta distiratsua, zure ezpain eta azazkaletan. Izugarri gustatuko zaizu!

Zer dauka Galactic bildumak?

Galactic Bilduma hauek osatzen dute: argi irisatuko dirdaidun 3 ezpain-distira eta efektu satinatuko 4 azazkal-laka.

  • Ezpain-distira
    • 01 zk. Koral galaktikoa
    • 02 zk Granate galaktikoa
    • 03 zk. Krema galaktikoa
  • Azazkal-lakak
    • Zuri perlakara 856 zk.
    • Arrosa perlakara 857 zk.
    • Marroi perlakara 858 zk.
    • Berenjena perlakara 859 zk.

Zer ezaugarri ditu?

  • Bilduma honetako ezpain-distiren ezaugarri nabarmenak dira krema-testurak ematen duen konfort handia eta koloretako perlak, dirdai egiten baitute argiaren islarekin.
  • Azazkal-laketan, berriz, nabarmentzekoa da azazkalei ematen dieten efektu satinatu dotorea.

Nola erabiltzen da?

  • Ezpain-distirak zuzenean ezartzekoak dira ezpainetan, aplikagailuarekin.
  • Azazkal-laken kasuan, aholkatzen da aurretik oinarri bat ematea, azazkala babesteko. Ondoren, bi esmalte-geruza eman, baina utzi produktua lehortzen bigarren geruza eman baino lehen. Azkenik, zigilatzeko eta iraupena luzatzeko, gomendatzen da azkar lehortzen den gel distiratsuko geruza bat ematea.

Zer emaitza lortuko dut bilduma berri honekin?

  • Ezpain-distirak emanda, erosotasun-sentsazioa izango duzu, eta zure ezpainek argi-erreflexu bizia izango dute.
  • Azkar-lakek moda-modako emaitza ematen dizute eskuetan, akabera satinatu sofistikatu batekin.

Edizio mugatua

Galactic bilduma edizio mugatukoa da. Izakinak agortu arte aurkituko duzu dendetan.

Beste gomendio batzuk

Ba al dakizu zein den begietako arkatzik moldakorrena eta erabilerrazena? Oraindik probatu ez baduzu, ikusi Begietako arkatz beixaren erabilerak.