COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Ezagutu begiak makillatzeko Eye lovers bilduma, tonu metalizatuen joerarekin bat egiten duena.

Eye Lovers bilduma – Edizio mugatua

2019ko uztailaren 01a

Eye Lovers bilduma begietako makillaje ausart eta sofistikatua da, udarako egokia. Bilduma interesgarri eta moldakor berri honek tonu metalizatuak ditu, gaur egungo makillaje-joerekin bat, eta kolore eta aukera ugari.

Itzalak, arkatzak eta maskarak ditu, begietako look liluragarria izan dezazun. Zuk ere nahi duzu?

Zer produktu ditu Eye Lovers bildumak?

Begiak makillatzeko bilduma honetan produktu hauek dituzu:

  • Hiru itzal metalizatu: urdina, kobrea eta berdea. Pigmentazio handikoak dira. Pintzel batekin eman daitezke, edo zuzenean hatz-mamiarekin.
    • Berdea 01
    • Urdina 02
    • Kobrea 03

  • Begietako hiru arkatz metalizatu: urdina, kobrea eta berdea. Gel-testura dute, eta luze irauten dute:
    • Urdina 104
    • Berdea 105
    • Kobrea 106

  • Hiru betile-maskara metalizatu: urdina, kobrea eta berdea. Pigmentazio handia dute, eta haien intentsitatea aldakorra da, geruza-kopuruaren arabera. Zenbat eta geruza gehiago eman, orduan eta biziagoa betileak hartzen duen kolorea:
    • Berdea 01
    • Urdina 02
    • Kobrea 03

Udan, ausartu zaitez Eye Lovers bilduma berriarekin!

Edizio mugatua

Bilduma berri hau dendan izango duzu izakinak agortu arte.

Beste gomendio batzuk

Udan eguzkia hartzea gustatzen bazaizu, segi aholku hauei arriskurik gabe hartzeko.

Badakizu nora erabili gure Deliplus makillaje-zuzentzaileak? Guk azalduko dizugu.