Eye Lovers bilduma begietako makillaje ausart eta sofistikatua da, udarako egokia. Bilduma interesgarri eta moldakor berri honek tonu metalizatuak ditu, gaur egungo makillaje-joerekin bat, eta kolore eta aukera ugari.
Itzalak, arkatzak eta maskarak ditu, begietako look liluragarria izan dezazun. Zuk ere nahi duzu?
Zer produktu ditu Eye Lovers bildumak?
Begiak makillatzeko bilduma honetan produktu hauek dituzu:
- Hiru itzal metalizatu: urdina, kobrea eta berdea. Pigmentazio handikoak dira. Pintzel batekin eman daitezke, edo zuzenean hatz-mamiarekin.
- Berdea 01
- Urdina 02
- Kobrea 03
- Begietako hiru arkatz metalizatu: urdina, kobrea eta berdea. Gel-testura dute, eta luze irauten dute:
- Urdina 104
- Berdea 105
- Kobrea 106
- Hiru betile-maskara metalizatu: urdina, kobrea eta berdea. Pigmentazio handia dute, eta haien intentsitatea aldakorra da, geruza-kopuruaren arabera. Zenbat eta geruza gehiago eman, orduan eta biziagoa betileak hartzen duen kolorea:
- Berdea 01
- Urdina 02
- Kobrea 03
Udan, ausartu zaitez Eye Lovers bilduma berriarekin!
Edizio mugatua
Bilduma berri hau dendan izango duzu izakinak agortu arte.
Beste gomendio batzuk
Udan eguzkia hartzea gustatzen bazaizu, segi aholku hauei arriskurik gabe hartzeko.
Badakizu nora erabili gure Deliplus makillaje-zuzentzaileak? Guk azalduko dizugu.