Probatu al duzu gure Extra Time bilduma berria? Izugarri gustatuko zaizu!
Ez da erraza egunerokoan zeure burua zaintzeko une berezi bat aurkitzea, ezta? Ez duzu uste aparteko denbora pixka bat beharko zenukeela? Bada, behar horretatik sortu da, hain zuzen, bilduma honen funtsa.
Larunbata eta igandea bitartean beste egun bat behar baduzu osorik zuretzat, bistan da guk ezin dizugula eman; baina zure izaerarekin bat datorren lurrindegi-bilduma bat eskain diezazukegu, zure gustukoa izango dena, beti lagun izango duzuna eta urteko egun guztietan segurtasuna emango dizuna. Horixe da Extra Time.
Extra Time, neskentzat eta mutilentzat
Jarraian aurkezten dizkizugun produktuak egoki-egokiak dira aparteko denbora horretan zainketa-erritual bat egiteko. Bilduman, egunero erabiltzeko lurrinak dituzu, bai mutilentzat, bai neskentzat. Hona hemen bi loteen sekretua:
Extra Time for him
- Perfume bat, 50 ml-ko ontzia.
- Body spray bat, 75 ml-koa.
- Gorputz osorako krema, 100 ml-koa.
- Usaina: Ekialdeko zur-usaindun gourmand-a.
Extra Time for her
- Perfume bat, 50 ml-ko ontzia.
- Body spray bat, 75 ml-koa.
- Gorputz-krema, 100 ml-koa.
- Usaina: Fruta-, lore- eta zur-usainduna.
Bilduma honen diseinua oso egungoa eta hiritarra da; mutilentzako produktuen kasuan, tonu ilunak ditu, eta, nesken kasuan, tonu argiak. Paketeei dagokienez, nesken kasuan urre- eta arrosa-koloreak ditu, eta mutilenean, berriz, more eta urdinak. Produktuok mezuak dituzte, gaur egungo joerekin bat datozen esaldiekin: “I really need a day between Saturday & Sunday”. Edizio mugatua.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen duzu Ikiru lurrin-duoa? Usain-konbinazio paregabea.