Gure Deliplus esku-krema oliba-oliodunak zure gorputzeko atal hau zaintzen eta babesten du.

Esku-krema oliba-olioarekin, egunero erabiltzeko!

2020ko uztailaren 14a

Eskuak lehor dituzu? Zaindu itzazu Deliplus esku-krema oliba-oliodunarekin. Azala elikatzen, hidratatzen eta suspertzen du, eta egunero erabiltzea gomendatzen da.

Eskuak babestea funtsezkoa da, gehien erakusten dugun gorputz-ataletako bat baita. Bestalde, gure eguneroko zereginek eta higiene-produktu jakin batzuek are zaurgarriago egiten dituzte, eta, horregatik, berariazko tratamendu bat behar dute.

Zure eskuetako azala leheneratu eta gaztetu nahi baduzu, erabili gure Esku-krema oliba-olioduna egunero, eta berehala ikusiko dituzu emaitzak.

Deliplus esku-krema oliba-oliodunaren printzipio aktiboak eta onurak

Ikusi zein diren krema honen bost printzipio aktiboak. Haien konbinazioak zure eskuak hidratatzen, elikatzen, leuntzen ditu, eta ongizate-sentsazio atsegin bat ematen die:

  • Oliba-olioa: zure eskuetako azala ongi elikatzen du.
  • Karite-gurina: hidratazio-galera murrizten du
  • Ekinazea-estraktua: azala goxatzen du, eta leheneratzen laguntzen.
  • Eskualanoa: hidratatu eta lehortasuna murrizten du.
  • E bitamina: antioxidatzailea, adinaren aurkako onurekin.

Nola erabili

Oso erraza da produktu hau erabiltzea. Nahikoa da eskuetan kantitate txiki bat ematea eta leun-leun masajea ematea. Azkar xurgatzen da, eta ez du koipe-sentsaziorik uzten.

Formatu oso praktikoa, edozein unetan erabiltzeko

Formatu praktikoa duenez, esku-krema hau beti soinean eraman daiteke, edozein unetan erabiltzeko. Eskuak zaintzea oso beharrezkoa da; izan ere, lehortzen eta deshidratatzen dituzten agenteen eraginpean egoten dira maiz, hala nola xaboien eta gel hidroalkoholikoen eraginpean.

Beste gomendio batzuk

Gorputzeko azala zaindu eta leundu nahi baduzu, probatu gure Itsaso Hileko gatzak dituen esfoliatzaile naturala.