Haurtxoarekin hondartzara edo igerilekura bazoaz, erabili Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak. Oso erosoak dira.

Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak, udako aliatu perfektua

2020ko uztailaren 06a

Ezagutzen dituzu Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak? Babes ezin hobea dira zure haurtxoaren erosotasunerako. Seguru uda honetan itsasoan edo igerilekuan bainatuz elkarrekin gozatu nahi duzuela. Beraz, ondo etorriko zaizue uretan haurraren erosotasuna zaintzen duen pixoihal-formatu hau.

Bainua hartzea udan egin dezakezuen jarduerarik dibertigarrienetako bat da, baina beti zaindu behar da haurtxoaren segurtasuna: adibidez, mahukatxoak eta flotagailuak erabili, bainatu aurretik dutxatu, uretan berarekin egon eta uneoro zaindu.

Eta, jakina, oso garrantzitsua da eguzkitik babesteko aholkuei segitzea. Saiatu eguzkitan ez egoten eguerdian; jar iezaiozu txano bat, eta aukeratu haren azala babesteko produktu egoki bat.

Zuretzako eta zure haurtxoarentzako aukerarik erosoena

Texto 2 Imagen bañadores desechables

Erabili eta botatzeko Deliplus hondartzan nahiz igerilekuan erabiltzeko pentsatuak daude. Uretan kaka ez ihesteko bereziki diseinatuta daude.

Gainera, erabili eta botatzeko pixoihal hauek ehun leun eta transpiragarria dute; oso erosoa haurtxoaren azal delikaturako. Eta, betiko pixoihal tradizionalak ez bezala, ez dira uretan puzten; beraz, haurrak dibertitu daitezke eta une atsegin bat igaro dezakete deseroso sentitu gabe.

Erabili eta botatzeko pixoihal horiek, ordea, ez dute balio pixa xurgatzeko; beraz, gomendatzen dizugu hondartzan edo igerilekuan bakarrik erabiltzea, eta gero botatzea.

Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak behar bezala erabiltzeko, jarraitu urrats hauei:

1. Jantzi erabili eta botatzeko bainujantzia haurtxoari uretan sartu aurretik.

2. Bainua amaitutakoan, botatzeko, apurtu alboetatik.

3. Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantzia zaborretara bota behar da. Inoiz ez komunera.

Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak eskuragarri Mercadonan

Texto 1 Imagen bañadores desechables

Mercadonaren establezimendu guztietan topatuko dituzu Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak. Bi formatutan daude eskuragarri:

  • Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak, S neurria (6-11 kg).
  • Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak, M neurria (9-16 kg).

Bainujantzi hauek unisex dira; beraz, haurtxo guztiek erabil ditzakete. Pakete bakoitzak 6 bainujantzi ditu; guztiak udako estilokoak, eta haurtxoari gustatuko zaizkion Disney marrazki dibertigarriekin

Gainera, Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantzien poltsak oso praktikoak dira garraiatzeko. Erraz irekitzeko sistema bat dute, poltsa behar adina aldiz ireki eta itxi ahal izateko.

Uda honetan, denok uretara Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziekin!

Beste gomendio batzuk

Hondartzan edo igerilekuan egun nekagarri bat igaro eta gero, ez dago bainu on bat eta Hippos ur lurrindua baino hoberik; aproposa haurtxoak eta haurrak freskatzeko eta lurrintzeko.