Ezagutu emakumeentzat ditugun oparitarako lurrin-sortak, eta aukeratu egokiena.

Emakumeentzako lurrin-sortak, xarma handiko opariak

2022ko azaroaren 08a

Ideiak behar dituzu opariak aukeratzeko? Aita Noeli edo Errege Magoei idazten ari zara? Gure lurrin-sortekin, bi kasuetan asmatuko duzu.

Presta zaitez opari oso original batzuk aurkitzeko, dotorezian eta moldakortasunean nabarmentzen direnak. Lurrindegiko produktu-sorta oso praktikoak, joera diren lurrin-usainekin. Nahi dituzu ezagutu?

Lurrindegiko emakumeentzako produktu-sorta klasikoak oparitarako

Como Tú Oro

Lote Como Tú Oro Mercadona

  • Emakumeentzako lurrin-sorta, ezin egokiagoa emakume sofistikatuentzat.
  • Lore-usainaren ukitu bizia.
  • Eau de toilette-a, 100 ml.
  • Lainoztagailua, 20 ml.
  • Kandela perfumatua: etxea argiztatzen duena, etenaldi bat egiteko eta deskonektatzeko ezin hobea.
  • Metalezko kutxa, biltegiratzeko berriz erabiltzeko aukera ematen duena.

Rose Nude

Lote Rose Nude Mercadona

  • Eau de parfum-a, 75 ml.
  • Lore-usainaren ukitua, hautseztatua.
  • Body milk hodia, 75 ml, perfumatua, azala hidratatzen eta leuntzen duena.
  • Roll on eau de parfum-a, 10 ml.
  • Bitxi-kaxa. Leku handiko kaxa, hiru sailetan banatua, gero bitxiontzi gisa erabil daiteke. Emakume-mota guztientzat egokia.

Elección

Lote Elección Mercadona

  • Emakumeentzako lurrin-usain floral bizia. Zer nahi duten badakiten emakumeentzat aproposa.
  • Eau de parfum-a, 100 ml.
  • Body milk hodia, 100 ml, perfumatua, azala hidratatzen eta leuntzen duena.
  • Esku-krema, hodia, 30 ml. Hidratatzen du eta lurrin-usain atsegina uzten du.
  • Bitxiontzi-kaxa ispiluduna. Kaxa arrosa-kolorekoa bitxiontzi ispiludun dotore bihur daiteke, hainbat osagarri eta bestelako makillaje-produktu sartzeko modukoa.

Likes her extratime

Likes her extratime Mercadona

  • Emakumeentzako lurrin-usain oriental bizia. Ezin hobea pertsona aktibo eta modernoentzat.
  • Energia eta poza transmititzen dituen unibertso delikatu batean murgiltzen zaitu.
  • Eau de parfum-a, 50 ml.
  • Nezeserra: urdin bizia, deigarria, ilezkoa, ukitzean leuna. Kontraste dinamikoa egiten du lurrin-usainaren irudiarekin. Kremailerak aukera ematen dizu beste kosmetiko edo osagarri batzuk gordetzeko. Erosoago eramateko helduleku bat ere badu.
  • Aurtengo Gabonetarako edizio mugatua

Beste gomendio batzuk

Ile kizkurra baduzu, zaindu ezazu Curly Metodoarekin eta gure Curl Perfect lerroko produktuekin.

Erakutsi pedikura perfektua jai hauetan. Bost urrats errazetan prest izango duzu.

Eta esan agur gorputzeko ileari, gure depilazio-produktuen lerroarekin.