COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Proba ezazu ELLA makillaje-bilduma, aurtengo Gabonetan puri-purian egongo den Mercadonako makillaje berria.

ELLA bilduma, Gabon hauetako protagonistarentzat

2018ko abenduaren 07a

Deliplusen ELLA duzu Gabonetako makillaje-bilduma perfektua. Begirada distiratsua eta sofistikatua, azal argitsua eta ukitu dotore eta limurtzaile bat ezpainetan eta azazkaletan..., bilduma oso honetako produktuei esker. Gabonetako protagonistarentzat bereziki sortua da bilduma.

Zer daukan ELLA bildumak?

Produktu hauek ditu ELLA bildumak:

Begi-itzalak

  • Stellar begi-itzal distiratsua, 01 zk., hori urrekara
  • Stellar begi-itzal distiratsua, 02 zk., kobre-kolorea
  • Stellar begi-itzal matea, 01 zk.,
    marroi izarniatzailea
  • Stellar begi-itzal matea, 02 zk.,
    beltz izarniatzailea

Markatzekoak

  • Begiak markatzeko arkatza, 101 zk., perla-beltza
  • Ezpainak markatzeko arkatza, 201 zk., gauerakoa, gorri-morea
  • Ezpainak markatzeko arkatza, 202 zk., gorri iluna
  • Begi- eta ezpain-arkatza, 102 zk., granatea

Ezpainetako barrak

  • Soft mate ezpain-barra, 01 zk., gorria
  • Soft mate ezpain-barra, 02 zk., gorri-morea

Hauts argitzailea

Bolumen moldagarriko betile-maskara

Azazkaletako lakak

  • 843 zk., gorri-morea
  • 844 zk., gorria
  • Kristal hautsiak glitterra, 845. zk., urrekara

Zer ezaugarri ditu?

Hona hemen bilduma honetako produktuen ezaugarriak.

Begi-itzalak

  • Stellar begi-itzal distiratsuak: Pigmentu solteko begi-itzala, akabera metalizatu distiratsua Bi tonu daude aukeran:
    • 01 zk., hori urrekara distiratsua
    • 02 zk., kobre-kolore distiratsua
  • Stellar begi-itzal mateak: Akabera mateko begi-itzalak, perla-distira izarniatzaileekin Bi tonu daude aukeran:
    • 01 zk., marroi izarniatzailea
    • 02 zk., beltz izarniatzailea

Arkatzak

  • Begiak markatzeko arkatzak: Begietako arkatz perla-beltza; iraupen luzeko gel-testura
  • Ezpainak markatzeko arkatzak: Iraupen luzeko gel-testurako ezpainak markatzeko arkatzak. Leun-leun labaintzen da haren gel-testura ezpainen inguruan. Bi tonu daude aukeran:
    • 201 zk., gauerako, gorri-morea
    • 202 zk., gorri iluna
  • Begiak eta ezpainak markatzeko arkatzak: Begiak eta ezpainak markatzeko arkatz granatea; iraupen luzeko gel-testura.

Ezpainetako barrak

  • Soft Mate ezpainetako barra: Akabera mateko ezpain-barra. Pasaldi bakar batekin hartzen du kolore-estaldura. Bi tonu daude aukeran:
    • 01 zk., gorria
    • 02 zk., gorri-morea

Hauts argitzailea

  • Gorputzerako hauts argitzaile perfumeduna

Bolumen moldagarriko betile-maskara

  • Bolumen-efektuko betile-maskara beltza, edozein betile-motatara egokitzen dena eskuilaren ergonomia dela-eta.

Azazkaletako lakak

  • Azazkaletako lakak, hiru tonutan
    • 843 zk., gorri-morea
    • 844 zk., gorria
    • Kristal hautsiak glitterra, 845. zk., urrekara

Nola erabili behar da ELLA bilduma?

Bilduma honetako produktuak nola erabili eta aplikatu behar diren azalduko dizugu.

Begi-itzalak

  • Stellar begi-itzal distiratsuak: Zabaldu —hutsik— betazalean zuzenean, itzal-pintzel batekin. Edozein itzal trinkoren gainean ere aplika daiteke, akabera metalikoa emateko.
  • Stellar begi-itzal mateak: Lausotu betazalaren gainean, itzal-pintzel bat erabiliz.

Markatzeko arkatzak

  • Begiak markatzeko arkatza: Aplikatu betazalaren edo begi-itzalaren gainean, zuzenean.
  • Ezpainak markatzeko arkatzak: Ezpainetako barra aplikatu aurretik, markatu ezpainak, nahi den forma emateko.
  • Begiak eta ezpainak markatzeko arkatza: Aplikatu betazalaren gainean edo ezpainen inguruan, zuzenean. Lausotu, akabera naturala eman nahi bazaio.

Ezpainetako barrak

  • Soft Mate ezpainetako barrak: Zuzenean ezpainen gainean aplikatu; aldez aurretik, markatu ezpainak tonu bereko gel-testurako markatzeko arkatzarekin.

Hauts argitzailea

  • Aplikatu hautsa, borlarekin, lepoan, bularraldean, sorbaldetan eta abarrean.

Bolumen moldagarriko betile-maskara:

  • Aplikatu maskara, zuntz luze eta bananduen aldetik, bolumena emateko. Zuntz laburreko arku-formako aldeak markatu eta kurbatu egiten du betilea.

Azazkaletako lakak:

  • 1. Lehenik eta behin, gomendatzen da oinarri bat aplikatzea, azazkalak babesteko.
  • 2. Ondoren, aplikatu bi esmalte-geruza, akabera perfektua izan dadin, eta utzi lehortzen produktua aplikazio batetik bestera.
  • 3. Nahi izanez gero, aplikatu distira-gela, azkar lehortzekoa, esmaltea azkarrago lehortzeko, esmaltea babesteko eta manikuraren iraupena luzatzeko.

Zer emaitza lortuko dituzu?

Begi-itzalak

  • Stellar begi-itzal distiratsuak: Erraz itsasten zaio betazalari haren testura krematsua, eta kolore puru eta distiratsua ematen dio.
  • Stellar begi-itzal mateak: Egoki-egokia da begiradari sakontasuna eta sofistikazio-ukitu bat emateko.

Markatzeko arkatzak

  • Begiak markatzeko arkatza: Trazu beltz bizia, zilar-distirak dituena, guztiz homogeneoa.
  • Ezpainak markatzeko arkatzak: Leun-leun labaintzen da haren gel-testura ezpainen inguruan.
  • Begiak eta ezpainak markatzeko arkatza: Haren testura eta kolore moldakorra direla-eta, begietan zein ezpainetan erabil daiteke

Ezpainetako barrak

  • Soft Mate ezpainetako barra: Pasaldi bakar batekin hartzen du kolore-estaldura. Erosotasun erabatekoa; ezpainen lehortasunaren aurkakoa.

Hauts argitzailea

  • Leun-leun uzten du azala, eta akabera argitsua —eta perfume-ukitu bat— ematen dio azalari.

Betile-maskara

  • Bolumena, definizioa eta kurbatura uztartzen dituzten bi alde ditu, eta biekin aplika daiteke.

Azazkaletako lakak

  • Azazkaletarako bi kolore, aukeran, eta glitter urrekara, azazkalen apaingarri.

Edizio mugatua

Edizio mugatuko bilduma da ELLA; beraz, izakinak amaitu arte aurkituko duzu dendetan.

Aurtengo Gabonetako protagonista izan nahi baduzu, proba ezazu ELLA makillaje-bilduma.

Beste gomendio batzuk

Argitu zure begirada eta liraindu aurpegia Deliplus begi-arkatz beixarekin. Arkatz bakarra, bost erabilera.