Urte-sasoi honetan zeure burua zaintzen baduzu, hemen duzu Elixir d’Automne, udazken-usainetan oinarritutako bilduma, osagai naturalekin egina. Edertasun-errituak atsegin badituzu, Elixir d’Automne zuretzat egina da.
Edizio Mugatuko bilduma hau dotorea, atenporala, sofistikatua eta moldaerraza da. Zortzi produktutan, lurrin-usain paregabe eta berezi batez gozatuko duzu.
Elixir d’Automne zur-, fruta- eta musketa-usaineko lurrin bat da. Bergamotaren eta fruitu gorrien ukituek itxura argitsu eta mamitsua ematen diote, eta lore-usaineko muina eransten, atzealde zurkara eta krematsuarekin.
Gainera, Elixir d’Automne bilduma ezin hobea da eguneko edozein unetan. Ezagutu eta azkar ibili, Edizio Mugatua da eta!
Zer produktuk osatzen dute Elixir d’Automne bilduma berria?
Esku-krema
- Produktuaren kantitate txiki bat eman eskuetan, eta masaje bat emanez igurtzi, xurgatu arte.
- Azal-mota guztietarako.
- Modu jarraituan erabil daiteke.
Eau de Toilettea
- Azalaren gainean eman. Hauek dira tokirik onenak: lokiak, lepoaren hasiera eta eskumuturren eta ukondoaren barnealdea. 15 minutu itxaron behar da larruazal bakoitzean hartzen duen behin betiko usaina sumatzeko.
- Azal-mota guztietarako.
- Modu jarraituan erabil daiteke.
Gorputzeko esfoliatzaile azukreduna
- Masaje baten bidez eman, mugimendu zirkularrak eginez, eta ur epelarekin garbitu.
- Astean hirutan gehienez.
- Azal-mota guztietarako.
Bainurako gela
- Dutxan edo bainuan eman, eta ur askorekin garbitu.
- Azal-mota guztietarako.
- Egunero eman daiteke.
Gorputzeko gurina
- Azala hidratatu eta leuntzen du, eta bere usain atseginarekin lurrintzen.
- Azalaren gainean zabaldu masaje leun bat emanez, erabat xurgatu arte.
- Egunero eman daiteke.
- Azal-mota guztietarako.
Bainu-gatz lasaigarria
- Zorroa ireki, bainera ur epelarekin bete, zorroa uretan hustu eta 20-30 minutuko bainua hartu.
- Konketa batean ere erabil daiteke, oinak erlaxatzeko.
- Azal normala.
- Bainua hartzen den bakoitzean erabil daiteke.
- Bainurako beste produktu batzuekin batera erabil daiteke, hala nola gela edo dutxarako olioak.
Gorputzerako olio perfumatua
- Gorputzeko azal garbi eta lehorrean zabaldu masaje txiki bat emanez, erabat xurgatu arte.
- Azal-mota guztietarako.
- Egunero erabil daiteke.
Noiz erabil daiteke Elixir d’Automne?
Bilduma hau ezin hobea da edozein unetarako. Halere, eguneko hiru une proposatuko dizkizugu, inspirazio-iturri izan daitezen.
Bainuaren unea
Eguneko une bat zuretzat gordetzea atsegin baduzu eta etxean spa bat antolatzea gustuko baduzu, proposamen honek txoratu egingo zaitu. Ahaztu eguna eta galdu Elixir d’Automne lurrinaren usainetan. Buruak eta gorputzak eskertu egingo dizute.
Une honetarako, hauek beharko dituzu:
- Gorputzeko esfoliatzaile azukreduna
- Bainu-gatzak
- Dutxarako gela
- Gorputzeko gurina
- Eau de Toilettea
Express unea
Beti denboraz estu bazabiltza baina zure lurrina egun osoz aldean izatea atsegin baduzu, konbinazio hau proposatzen dizugu, zoazen tokira zoazela Elixir d’Automne zurekin eraman dezazun.
Une honetarako, hauek beharko dituzu:
- Bainurako gela
- Eau de Toilettea
- Esku-krema
Goizetako unea
Eguna edertasun-erritu azkar batekin hastea atsegin baduzu, ez galdu proposamen hau. Elixir d’Automne lurrina egun osoz zurekin eramateko modu erraz eta azkarra.
Une honetarako, hauek beharko dituzu:
- Bainurako gela
- Gorputzerako olioa
- Esku-krema
Beste gomendio batzuk
Azkazalak zainduta eta txukun-txukun eduki nahi badituzu, erabili Azkazalak Tratatzeko gure Kita.