Deliplusen Electro Soul bilduma berria, begi, ezpain eta azazkaletarako kolore deigarriekin.

Electro Soul lerroa: edizio mugatua

2018ko uztailaren 05a

Mercadonako lurrindegian duzu dagoeneko Deliplusen Electro Soul lerro berria, kolore-eztanda bizi-bizia, argi eta distiratsu egoteko udan.

Edizio mugatuko bilduma berri honek kolore alai eta argitsu ugari eskaintzen dizkizu, begi, ezpain eta azazkalak kolore biziz nabarmentzeko.

Aurtengo udan makilatzeko behar duzun guzti-guztia emango dizu Electro Soulek, baita neoi-koloreko zenbait tonu ere. Probatu ezazu!

Betile-maskara

Electro Soul betile-maskarak bolumena eta definizioa ematen die zure betileei, eta kolore biziz inguratzen ditu zure begiak.

Bi tonu daude aukeran: urdin elektriko bizi-bizi bat (01 zk.) eta berde elektriko oso erakargarri bat (02 zk.).

Oso erraz aplikatzen da: jarri zuzenean betileen gainean, eta egin nahi adina pasaldi, lortu nahi duzun kolore-intentsitatearen arabera.

Betile koloretsu, malgu eta bolumen definitu eta deigarrikoak lortuko dituzu.

Begietako arkatzak

Electro Soulen edizio mugatuak begietako arkatz berezi bat eskaintzen dizu, gel-testurakoa eta berehala finkatzen dena. Automatikoa da; ez du zorrozkailurik behar. Eta luze irauten du gainera, denbora gehiagoz izan dezazun zuk nahi duzun look dotorea.

Deliplusen Electro Soul begietako arkatzak beste bi tonu ere baditu: urdin elektrikoa (104 zk.) eta berde elektrikoa (105 zk.).

Begietako arkatza goiko nahiz beheko betazalaren kanpoaldean erabil dezakezu. Aplikatu betileen ertzari jarraituz, eta kolore uniforme eta argitsua lortuko duzu, gainera, luze irauten duenez, egun osoa iraungo dizu efektuak.

Eyeliner-ak

Deliplusen Electro Soul bildumako eyelinerek indar handiagoa emango diote zure begiradari, pigmentazio handiko kolorea baitute.

Oso erraz lehortzen dira, eta begietan egun osoz irauten duen efektuari eusten diote.

Electro Souleko eyeliner-ek eskuila malgu bat dute, azkar eta zehatz aplika ditzazun. Marra fin zein lodiak egin ditzakete pasaldi bakar batean, eta kolore argitsu eta uniformea ematen diete begiei.

Eyeliner-ak behar bezala aplikatzeko, erabili aukeratutako tonua —urdin elektrikoa (01 zk.) edo berde elektrikoa (02 zk)— goiko eta beheko betazaleko kanpoaldean. Aplikatu aukeratutako tonua betileen ertzari jarraituz, begiaren barrualdetik kanporantz eginez beti, eta marraztu marra fin edo lodi bat, lortu nahi duzun estiloaren arabera.

Ezpainetako distira

Lortu kolore bizi eta distiratsuko ezpainak Deliplusen Electro Soul ezpainetako distirarekin.

Bi tonu berezi-berezi dituzu aukeran: korala (01 zk.) eta bioleta (02 zk.). Oso ondo betetzen ditu ezpainak, eta ukitu distiratsu eta mamitsua ematen die.

Desmakillatzeko, begietako eta ezpainetako desmakillatzaile bifasikoa gomendatzen dizugu, azalean gera daitezkeen makillaje-arrastoak ondo kentzeko.

Azazkaletako lakak

Electro Soulen azazkaletako esmalteek neoi-tonu ikusgarri bat eskaintzen dizute. Hiru tonu dituzu aukeran: arrosa (831 zk.), laranja (832 zk.) eta berdea (833 zk.).

Deliplusen Electro Soul azazkaletako laka aplikatzeko, erabili lehenengo bederatzi batean oinarri bitaminaduna (salgai duzu Mercadonako lurrindegian). Azazkalak babestu eta leheneratzeaz gain, prestatu eta berdindu ere egiten dituzu horrela, akabera perfektua lortzeko.

Gero, eman Electro Soul azazkaletako lakaren bi geruza, akabera perfektua lortzeko. Eta azken ukiturako, erabili distira-gel lehorgarria (hau ere salgai duzu Mercadonako lurrindegian). Hala, distiratsuago izango dituzu azazkalak, eta denbora gehiagoz iraungo du efektuak gainera.

Beste gomendio batzuk

Presaka zabiltza prestatzeko, baina azala ahalik eta gehiena hidratatzea lortu nahi duzu? Probatu Hidra & Go! body milk spray berria. Oso erosoa da emateko eta oso erraz xurgatzen du azalak. Beraz, ez duzu krema lehortu zain egon beharrik.

Electro Soul lerroarekin itxura eder eta dotorea lortzeaz gain, lurrin gozoenetan bildu nahi baduzu azala, hautatu Simply Flowers bilduma; bost dituzu aukeran: peonia, bioleta, arrosa, laranja-lorea eta jasmina.