Aurtengo Gabonetan, Deliplusek zinemaren urrezko urte magikoetan inspiratutako Diva bilduma aurkezten du: ezpainetako barrak, distirak eta arkatzak, itzal-paleta, azazkaletako laka, eta gorputzerako hauts argiztagarria. Zure burua benetako izar bat bihurtzeko behar duzun guztia aurkituko duzu.
Ezpain-barrak
Kanpotik ez ezik barrutik ere harrituko zaituzte: beren packaging-ak ispilu praktiko eta erabilgarria ezkutatzen baitu estalkian, ezpainak nonahi eta noiznahi makillatzeko modua izan dezazun, iman-sistema batek bermatzen duela ispiluaren itxigailua.
Akabera metaliko ikusgarriko testura dute barrek; eta estaldura handia, argitasuna, eta kolore iraunkorra ematen dute. Bi tonutan eskura daitezke:
- 01 zk. Metallic Gorrimin Perlatua
- 02 zk. Metallic Marroi Perlatua
Ezpain-distirak
Bilduma honetako distirek tutu-edukiontzia dute. Perla kantitate handia dutenez, kolore estaldura bikaina lortzen da, eta oso testura erosoko argitasuna. Hauek ere bi tonutan merkaturatzen dira:
- 01 zk. Zuria
- 02 zk. Urrea
Trikimailu bat!
Hutsik ere eman daitekeen arren, barretako edozeinekin konbinatzeko ideala da Diva ezpain-distira: bolumen eta argitasun efektu paregabea lortuko duzu.
Aplikatzean definizio handiagoa nahi baduzu, pintzel bat erabiltzea gomendatzen dizugu.
Ezpainak nabarmentzekoak
Gel testurakoak dira, iraupen luzekoak –zortzi ordutaraino–, eta bi tonutan eskura dauzkazu:
- 01 zk. Gorrimin Perlatua
- 02 zk. Marroi Perlatua
Itzal-paleta
Berritutako sei tonu ditu, urdinetatik urrezkoetara, eta lehorrean soilik erabiltzekoa den hauts testura. Ispilua dakar barnean, eta aplikagailu bikoitzeko belaki-pintzela, ukituak egiteko ezin hobea.
Azazkaletako lakak
Diva bildumak bi tonu aurkezten ditu, urdina bata eta urrezkoa bestea. Eta badu gainera top coat bat ere, pelikuletakoen gisako akabera emateko.
Hauts argiztagarria
Ponpa barreiatzaileaz hornitutako gorputzerako hauts argiztagarriak urre-koloreko distirak isurtzen ditu zure larruazalean.
Beste Zenbait Iradokizun
Ohera joan aurretik, ez ahaztu makillajea ondo-ondo kentzea eta zure bisaia elikatzea. Nola egin? Ezagutu Mercadonaren O’lysee Apar Garbigarria eta Krema hidratatzailea.