Utzi Deliplusen Intensity Lerro Berriak lilura zaitzan, Intensa barrak eta aurpegirako Dúo hautsek osatutako edizio mugatua.
Intensity Deliplus Bildumako Intensa ezpainetako barra:
Intensa barrak akabera biziko belus errezel batez ernatzen ditu ezpainak. Barraren testura krematsua leunki limurtzen da beren gainean, kolore kartsua emanez, akabera erdi-matekoa.
Sei koloretan aurki dezakezu:
- Fuksia
- Urdamuturra
- Arrosa pastel
- Pralin
- Mugurdia
- Bioleta bizia
Bere errendimendu handiak, bestetik, estaldura, itsaspen eta homogeneotasun bikainak bermatzen ditu:
Bere minaren forma originalak aplikazio erosoa eskaintzen du baita ezpainen ingurunean ere.
Intensity Deliplus Bildumako Aurpegirako Dúo Hautsak:
Aurpegirako Dúo Hautsak ispiludun kutxatila dotore batean merkaturatzen dira. Bi kolore ditu barruan, argia eta iluna; beren artean konbinatzean akabera argitsuko tonu bakarrean bat egiten dute.
Aurpegiko larruazala argitzen dute bere perla fin-finek, edertasun naturala emanez. Bere testura leunak zeta-antzeko azala uzten du, arin eta erosoa.
Gomendagarria da brotxaz ematea. Aurpegian, lepoan eta bularraldean erabil daiteke.
Aurkitu zure nortasuna!
Beste Zenbait Iradokizun
Makillajea kentzen duzunean, gogoan izan azala ondo ondu garbitu eta biziki hidratatu behar duzula. Eta horretarako Mercadonaren Dragon’s Blood krema gomendatzen dizugu, antioxidatzailea, indarberritzailea eta testura atseginekoa; Mercadonaren Lurrindegian aurkituko duzu.