Berrerabilgarriak ez diren maskara higienikoak salgai.

Deliplus maskara higienikoak

2020ko maiatzaren 22a

Ba al dakizu dagoeneko eros ditzakezula berrerabili ezin diren Deliplus maskara higienikoak? Badakizu zenbateko garrantzia duten gaur egungo pandemia-egoeran birusaren hedapena saihesteko. Horregatik, hemendik aurrera, produktu erabilgarri hau eskaintzen dizugu zure eta zure ingurukoen osasuna zaintzeko.

Deliplus maskara higienikoen ezaugarriak

  • Garrantzitsua: ezin dira berrerabili, bota egin behar dira erabili ondoren. Ezin dira inolaz ere garbitu eta berriro erabili.
  • Ahoa, sudurra eta kokotsa babesten dituzte.
  • Arnes bat dute, belarrietan lotzeko.
  • Heldu osasuntsuek erabiltzeko dira (ez nahastu gaixoentzako maskara kirurgikoekin).
  • 10 aleko paketetan saltzen dira.
  • UNE 0064-1:2020 zehaztapen teknikoen araberakoak.

Erabiltzeko jarraibideak

Infografía mascarilla euskera

  • Maskara jarri edo kendu aurretik eskuak garbitu behar dira urarekin eta xaboiarekin edo disoluzio hidroalkoholikoarekin, 40-60 segundoz.
  • Maskararen gomak bakarrik ukitu
  • Jarri banda elastikoak belarrien atzean.
  • Jarri maskara, doitu pintza sudurrean, eta estali kokotsa. Ziurtatu ez dela leku handirik geratzen zure aurpegiaren eta maskararen artean.
  • Ez erabili maskara 4 ordu baino gehiago, eta, erabiltzen ari zarela, ez ukitu eskuekin. Ukitzekotan, garbitu eskuak aurretik eta ondoren.
  • Bustitzen edo hondatzen bada, ordezkatu beste batekin.
  • Maskara kendu aurretik, garbitu eskuak.
  • Erabili ondoren, kendu aurrealdea ukitu gabe, bota plastikozko poltsa bat duen edukiontzi batera, eta garbitu eskuak.
  • Erabili bitartean edo ondoren, ez da jarri behar ez kopetan ez kokotsean.

Beste gomendio batzuk

Gure eskuetako xaboiak, azala hobeto zaintzen duen formula bat baitute, ezin hobeak dira zure higienea eta osasuna zaintzeko.