Deliplus maskara higieniko eta FFP2 maskara ez-berrerabilgarriak salgai

Deliplus maskara higienikoak eta FFP2 maskarak

2021ko martxoaren 02a

Ba al dakizu dagoeneko eros ditzakezula berrerabili ezin diren Deliplus maskara higienikoak? Badakizu zenbateko garrantzia duten gaur egungo pandemia-egoeran birusaren hedapena saihesteko. Horregatik, hemendik aurrera, produktu erabilgarri hau eskaintzen dizugu zure eta zure ingurukoen osasuna zaintzeko.

Deliplus FFP2 maskaren ezaugarriak

  • Garrantzitsua: ezin dira berrerabili, bota egin behar dira erabili ondoren. Ezin dira inolaz ere garbitu eta berriro erabili.
  • Ahoa, sudurra eta kokotsa babesten dituzte.
  • 5 geruza.
  • Kolore: zuria.
  • Neurriak: 16,5 cm x 11 cm.
  • 3 aleko packetan saltzen dira.

Erabiltzeko jarraibideak

 Texto 2 Imagen mascarillas euskera

  • Egiaztatu maskara osorik dagoela eta ez dagoela ez hautsita ez pitzatuta. Maskara jarri edo kendu aurretik, eskuak garbitu behar dira urarekin eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoarekin.
  • Jarri kokotsaren azpian, eta sakatu maskara aurpegiaren kontra sudurreko pintza sudur-zubiaren gainean dagoela.
  • Egin tira gomei belarri atzetik (gomek, alde bakoitzean, gainetik eta azpitik inguratu behar dute belarria).
  • Bi eskuak erabiliz, moldatu sudurreko pintza sudurraren formara.
  • Behar bezala doituta dagoela egiaztatzeko, estali maskara bi eskuekin, eta bota arnasa fuerte. Sudurraren inguruan aire-ihesak baldin badaude, estutu sudurreko pintza; aire-ihesak maskararen ertzean baldin badaude, egokitu belarrietako gomak, hobeto doitzeko. Berrikusi berriro zigilatuta dagoen, eta errepikatu prozedura maskara aurpegian behar bezala zigilatuta geratu arte.
  • Maskara ez da 8 ordu baino gehiago erabili behar.
  • Ez da eskuekin ukitu behar, jarria duzun bitartean. Garbitu eskuak erabili aurretik eta ondoren.
  • Bustitzen edo hondatzen bada, ordezkatu egin behar da.
  • Kentzeko, gometatik eutsi maskara ukitu gabe.
  • Erabili ondoren, bota plastikozko poltsa bat duen edukiontzi batera. Ondoren, garbitu eskuak.

Deliplus maskara higienikoen ezaugarriak

  • Garrantzitsua: ezin dira berrerabili, bota egin behar dira erabili ondoren. Ezin dira inolaz ere garbitu eta berriro erabili.
  • Ahoa, sudurra eta kokotsa babesten dituzte.
  • Egokigailu bat dute, gomei eusteko.
  • Helduek erabiltzeko.
  • 10 aleko paketetan saltzen dira.
  • UNE 0064-1:2020 zehaztapen teknikoen araberakoak.

Erabiltzeko jarraibideak

Infografía mascarilla euskera

  • Maskara jarri edo kendu aurretik, eskuak garbitu behar dira urarekin eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoarekin, 40-60 segundoz.
  • Maskararen gomak bakarrik ukitu
  • Jarri banda elastikoak belarrien atzean.
  • Jarri maskara, doitu pintza sudurrean, eta estali kokotsa. Ziurtatu ez dela leku handirik geratzen zure aurpegiaren eta maskararen artean.
  • Ez erabili maskara 4 ordu baino gehiago, eta, erabiltzen ari zarela, ez ukitu eskuekin. Ukitzekotan, garbitu eskuak aurretik eta ondoren.
  • Bustitzen edo hondatzen bada, ordezkatu beste batekin.
  • Maskara kendu aurretik, garbitu eskuak.
  • Erabili ondoren, kendu aurrealdea ukitu gabe, bota plastikozko poltsa bat duen edukiontzi batera, eta garbitu eskuak.
  • Erabili bitartean edo ondoren, ez da jarri behar ez kopetan ez kokotsean.

Beste gomendio batzuk

Eskuen garbitasuna eta higienea oso garrantzitsua da. Erabili Esprai higienizatzailea eta toallatxo hidroalkoholikoak behar bezala babesteko.