Deliplus Makillaje Master Kit-a dugu paleta guztien arteko nagusia, bere diseinu dotoreari eta bere moldaerraztasunari ezker, parekorik ez du eta.
Elkarrekin edo banaka eraman ditzakezun lau paleta ditu barruan, momentuan behar duzun hori erabil dezazun.
- Aurpegirako paleta: 2 aurpegirako hautsez, 2 koloretez, eta brotxa batez osatzen da.
- Ezpainetarako paleta: Paleta honek baditu kolore ezberdinetako 8 ezpainetarako –goialdean jarriak– eta gloss akaberako 8 distira, bakarrik edo ezpainetarako beste edozein tonurekin konbinaturik erabiltzeko modukoak. Esnatu zure ahalmen sortzailea, eta askotariko konbinazioak asma itzazu.
- Begietarako paleta: Hauts testurako eta lehorrean erabiltzeko 18 itzal-tonu ditu, akabera ezberdinetakoak –matea, satinatua eta perla-kolorekoa–; gainera, aplikagailu bikoitzeko belaki-pintzela ere badakar.
- Zuzengarrien paleta: 4 zuzengarri-tonu, eta beren pintzel-aplikagailua.
Maistraren ukitua
Zuzengarriak erabiltzen badakizu?
Berdeak gorritasunak estaltzen ditu, hala nola pikortxoak edo kapilarrak; horia argia emateko zuzengarri modura erabiltzen da, eta beixak betzuloak estaltzen ditu, eta aurpegia argiztatu.
Deliplus Makillaje Master Kit paleta eskuratu, eta askotariko kolore-konbinazioak sortu. Edizio mugatua da.
Beste Zenbait Iradokizun
Zure makillajea hobeto definitzeko, Deliplus pintzel-lerroa erabil ezazu, profesional baten akabera lortuko duzu eta. Azkenik, ez ahaztu Deliplus Betile Maskarak baliatzea zure begiradari glamour ukitu bat emateko.