Edizio mugatuko Deliplus Le Petit Bijou bildumak ukitu berezi bat emango dio zure look-ari. Ospakizunez betetako egun hauetan, festa-giroko eta glamour kutsuko koloreek jantziko dituzte zure atzazalak. Ezagutu bildumako bitxi gorri, lila eta glitter hauek. Eta modako koloreekin guztiak harritu.
Nola aplikatu:
- Lehen urratsa: esmalte geruza bat eman.
- Bigarren urratsa: atzazaleko punta zigilatu.
- Hirugarren urratsa: bigarren esmalte geruza bat eman.
Kolore gorriarekin eta morearekin konbina ezazu glitter laka: zure eskuei ukitu distiratsu bat emango die, ospakizun hauetarako ezin aproposagoa. Dir-dir egiteko prest?
Aholku bat
Lehen kolore geruza aplikatu baino lehen, eman ezazu Deliplus 9 bakar 1ean Oinarria; eta bigarren geruzaren ondoren, Deliplus Gel distiratsu pittin batekin bukatu.
Beste Zenbait Iradokizun
Hainbeste maite duzun lagun edo senide horri opariren bat erosi beharko diozu, jakina. Hortxe duzu, bada, Deliplus Makillaje Master Kit paleta, paleta guztien arteko nagusia. Hain moldaerraza eta diseinu dotorekoa izanik, oparitzeko aukera ezin hobea duzu. Eta ospakizunetako egun luzeetarako, erabili Deliplus Zuzengarri Finko eta Estalgarri berria: iraunkorra da, akatsak ezkutatzen ditu, eta kolorea eta argia eman. Goizetik gauera bikain agertzeko.