COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Aurpegi, esku eta gorputzerako Deliplus krema hidratatzaile berria

Deliplus krema hidratatzailea: Zurekin alde guztietara

2017ko urriaren 27a

Deliplus krema hidratatzaile berria ezin hobea da beti aldean eramateko, eta aurpegian, eskuetan eta gorputzean erabil daiteke. Bere lurrin atseginak maiteminduko zaitu. Aukeratu zure diseinu gustukoena!

Diseinu dibertigarriak dituen edukiontzi eroso batean merkaturatzen da krema berria. Estanpatu tropikala aukera dezakezu, edo fuksia tantodun diseinua.

Behin krema bukatu duzunean, lata gorde dezakezu, eta bertan sartu kotoiak, urkilak, karameluak…. Eraman itzazu beti zurekin, zorroan, maletan, edo nezeserrean.

Nolakoa da krema?

Testura atseginekoa da, eta izpiliku, kamamila eta ilen estraktuak dauzka osagaien artean, larruazala eztitzeko ezaugarriak dituztenak. Beraren formulak, gainera, baditu karitea, azala elikatzeko ona dena, eta aktibo hidratatzailea den glizerina ere.

Disfruta ezazu lore eta hauts kutsuko bere lurrin atsegina, freesia eta loretan dagoen mimosa ukituak muskarekin eta madariaren zein mertxikaren fruta-nota zitrikoekin nahasten dituena.

Aplikatzeko gomendioak

  • Aurpegian: krema aurpegiaren gainean leunki masajeatu, begien ingurua saihestuz.
  • Eskuetan: kantitate txikia eman eta guztiz xurgatu arte masajeatu.
  • Gorputzean: mugimendu zirkularrak eginez eman.

Alde guztietara eraman ezazu Deliplus krema hidratatzaile berria! Edizio mugatua.

Beste Zenbait Iradokizun

Azal perfektua izan nahi baduzu, bi urrats besterik ez betez, proba itzazu Gorputzerako Esfoliatzailea eta Gurin Minerala.

Eta gainera, ez ahaztu zure ilea elikatzea ile lehorrerako Deliplus Argán Oil Lerroarekin.