Nuevo Aceite en Crema Oriental o Flores Blancas de Deliplus

Deliplus krema erako Olio berriak

2017ko ekainaren 02a

Zure gorputzeko azala zaintzeko modu berri bat heldu da Mercadonaren Lurrindegira. Deliplus krema erako Olio berriek beren testura aldatzen dute masajeatzen dituzun heinean, eta ukipen paregabeko olio bihurtzen dira, zeta modukoa.

Deliplusen krema erako olioak zure larruazala elikatu eta leuntasun gehigarri bat ematen diote, beren aktiboei esker:

  • Arroz-olioa: E bitamina, eskualenoa eta azido linoleikoa ditu.
  • Glizerina, gaitasun hidratatzaile handiko osagaia.

Bere lurrin atseginak Sortaldeko edo Lore Zurien aroma batez bilduko du zure azala, hura hidratatu eta elikatzen duen aldi berean. Aukeratu gehien gustuko duzuna!

  • Deliplusen Sortaldeko krema erako olioa: Lorezko proposamen iradokitzailea, bere oinarrian laranja berdezko notak, fruta eta jasmin akorde akuatikoak eta bainilazko bihotz bat dituena.
  • Deliplusen Lore Zuriak krema erako olioa: Loreak, eztia eta erregina-jelezko ukituak dituen lurrina, egur-kutsuko notez eta anbarrez osatutako hondo baten gainean.

Aukeratu nahiago duzun Deliplusen krema erako olioa, eta larruazal leun-leuna lortuko duzu, ukipen bikainekoa.

Erraz eta samurki zaindu zure azala. Deliplus krema erako olioa eman, Sortaldekoa edo Lore Zuriak, eta masajeatu gorputz osoan zetazko testura oliokara bat lortu arte. Eta listo! Azala hidratatu eta elikatu duzu, egun osoa iraungo duen lurrin atsegin bat emanez.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure aurpegiko azala indarberritu eta elikatu Mercadonaren Lurrindegian aurkituko duzun Mercadonaren Dragon’s Blood Kremarekin: testura atseginekoa, antioxidatzailea eta indarberritzailea. Hidratazioa eta elastikotasuna ematen du, azal leunagoa utziz, eta itxura homogeneo eta gazteagoa. Gainera, FPS 12 eguzkitako babeslea duen krema da.