Badakizu neguko tenperatura baxuek, haizeak eta elurrak zure eskuak lehor ditzaketela?
Neguko muturreko baldintzek tenkatasuna eragin dezakete azalean, eta are, ezkata antiestetikoak. Udan ere gertatzen den bezala, badira neguan gure eskuentzat kaltegarriak diren muturreko baldintza atmosferikoak, eta esfortzu gehigarria egin behar dugu horiek zaintze aldera. Deliplus eskuetarako krema ultrahidratatzaile berriaz babes itzazu, bada.
Deliplus eskuetarako krema ultrahidratatzaile berriaren 4 aktibo
Zerk ematen dio hidratazio botere altua krema honi?
- Glizerina: Zure eskuetako azala biziki hidratatzen arduratzen den aktiboa.
- Pantenola: Gure eskuak hotzaren, haizearen, eta tenperaturen arteko alde handien eraginpean jartzeak narritadura eta ezkatatzea dakarkie. Kasu hauetan, lasaigarri gertatzen da pantenola.
- Karitea: Hiru mende ere bizi ditzakeen zuhaitz batetik dator karite gurina. Gauza onak besterik ezin etorri hain harrigarria den izaki batetik. Landare-gurin hau azala hidratatu eta leuntzen duen osagai aktiboa da.
- E Bitamina: Funtzio antioxidatzaileaz arduratzen den osagai aktiboa da.
Zure eskuak neguan zaintzeko 4 aholku
Eskuak neguko baldintza gorrietatik babesteko 4 aholku hauek jarrai itzazu.
- Tenperatura-kontrastea: Neguan, hotzak ditugula eskuak, ur beroaz garbitzea gustatzen zaigu. Esku osasuntsuak nahi izanez gero, hobe dugu ur epelaz hastea garbiketa, azal hotza eta ur beroaren arteko talka saihestuz.
- PHa errespetatzen: Edozein xaboik ez du balio izaten zure eskuak garbitzeko, eta neguan, jakina, ezta ere. Ileak eta gorputzak beren xaboi bereziak dituzte; horrenbestez, zure azalaren PHa errespetatzen duen xaboi eztia erabil ezazu eskuetarako.
- Eskularruez estali itzazu eskuak: Egunean zehar tarte batez kanpoan ibili behar bazara, eskuak artilezko eskularruez babestea komeni zaizu.
- Esku hezeen gaineko hidratazioa: Hona hemen askok ez dakiten baina hidratazioa hobetzen laguntzen duen truko bat. Eskuak garbitzen dituzunean, ez sikatu guztiz, eta azala oraindik apur bat heze dagoela, Deliplus eskuetarako krema ultrahidratatzailea eman: zure azalak urarekin batera xurgatuko du.
Beste Zenbait Iradokizun:
Zure eskuak urte osoan zehar zaintzeko aholku gehiago nahi badituzu, Mercadonaren eskuetarako kremei buruzko artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Beste iradokizun bat: Mercadonaren kremen kalitate-prozesuak azaltzen duen argitalpena ezagutzea.