COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Deliplus Eskuetarako gel garbigarri berriekin, germenak arrastoan sartuta eduki eta zaindu zure azala

Deliplus Eskuetarako gel garbigarriak. Edizio mugatua

2018ko otsailaren 23a

Zure eskuak mimatzeko modurik onena. Deliplus Eskuetarako bi gel garbigarriek, laranjak eta horiak, higienea eta freskotasuna jarriko dituzte zure eskuetan.

Eskuak egun osoan garbi eduki

Zurekin noranahi eraman ditzazun pentsaturik daude Deliplus Eskuetarako gel garbigarri berriak. Edukiontzi txikia dute, eta eramateko erosoa. Beraiei esker, zure eskuek higiene ona edukiko dute eguneko 24 orduetan; eta hori ez ezik, leuntasuna ere bai.

Gel hauek oso erraz erabiltzen dira. Eskuetan apur bat eman, eta xurgatu arte leunki igurztea besterik ez duzu.

Azal-mota guztientzat pentsaturik daude; hortaz, berdin-berdin erabil ditzakete hiru urteetatik aurrerako txikiek eta etxeko nagusienek.

Beraien osagaien artean ditugu aloe vera, glizerina eta ezaugarri hidratatzaile eta lasaigarriak dituen lima eta mahats estraktua; bai eta E bitamina ere, antioxidatzailea bera.

Edizio mugatua da: ez utzi aukera pasatzen, eta proba itzazu ahal bezain laster.

Eskuetarako gel garbigarri laranja

Eskuetarako gel garbigarri laranjak fruta kutsuko lurrina du, nota zitrikoekin eta papaia, mango, muxika eta sagar ukituekin. Usain fresko eta leuna ematen die zure eskuei. Eta garbi mantentzen ditu jaikitzen zarenetik berriz oheratu arte.

Eskuetarako gel garbigarri horia

Deliplus Eskuetarako gel garbigarri horia bere banilla lurrinagatik nabarmentzen da, eta akorde gozoak, eztiak eta lore kutsukoak ditu. Noiznahi erabiltzeko primerakoa da.

Beste Zenbait Iradokizun

Deliplus Bainurako gel berriak ezagutu, eta beraien lerro ezberdinen artean aukera ezazu: dermo babesa, dermo zainketa eta dermo aroma.