Nuevo Kit de Uñas Neón de Deliplus, contiene un neceser multicolor, dos lacas y decoraciones.

Deliplus Azazkaletarako Neoi Kita: Fluoreszentzia zure eskuetan

2017ko uztailaren 11

Dir-dir egin ezazu Deliplus Azazkaletarako Neoi Kit berriaz; kolore anitzetako nezeserra du, fuksia, horia eta berdea, bai eta bi laka eta apaingarriak ere. Egunez, arrosa eta berde neoi deigarriez lirain-lirain azaldu; gauez, utzi guztiak harri eta zur koloreak argi ultramorearen azpian daudela fluoreszente bihurtzen direnean.

Eta ez ahaztu oraingo it ukitua, apaingarri itsasgarriak, alegia, horiek ere fluoreszenteak.

Gure Deliplus Azazkaletarako Neoi Kita erabiliz manikura perfektua lortzeko, jarrai itzazu urratsez urrats ematen dizkizugun argibideak:

  • Eman ezazu “5 bakar 1ean” oinarri leuntzaile edo oinarri bitaminatua deritzona, Mercadonaren Lurrindegian eskura duzuna.
  • Hedatu bi geruza azazkaletako laka: utzi lehena segundo batzuetan lehortzen eta eman orduan bigarrena.
  • Esmaltea guztiz lehortu denean ipini apaingarri itsasgarriak azazkalean.
  • Zigilatu zure manikura, gel lehorgarri distiratsua erabiliz.

Deliplus Azazkaletarako Neoi Kit berriak dakarzkizun koloretako lakekin dir-dir egin ezazu gauez, argi ultramorearen azpian. Ez zaitez probatu gabe gelditu, edizio mugatua da eta!

Beste Zenbait Iradokizun

Ez ahaztu zure eskuak era egokian hidratatzen Deliplus eskuetarako krema ultrahidratatzaile berriarekin, hidratazio botere handikoa baita.