Ezagutu Cosmic, Lurrindegiko bilduma berria, espazioan eta haren distiretan inspiratua.

Cosmic, bilduma kosmikoa

2021ko abenduaren 10a

Gure Lurrindegiko nobedaderik garrantzitsuenetako bat aurkezten dizugu, Cosmic bilduma, jai hauetan oparitzeko aproposa. Espazioan eta haren distiretan inspiratua da, eta bi produktu-mota dakartza:

  • Lurrin-sorta, gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Kosmetika-bilduma.

Lurrin-sorta

  • Gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Lore-, egur- eta zitriko-ukituko lurrinak ditu.
  • Abangoardiako diseinua du, eta itxura galaktikoa.

Kosmetika-bilduma

Cosmic kosmetika-bildumak jaiegun eta gauetarako ezin konta ahala aukera ematen dituen sorta bat eskaintzen dizu. Kosmosa bezain distiratsua da! Eta produktu hauek dakartza:

Imagen Texto 1 Cosmic Shine

Itzal-paleta

Begi-itzalen 9 tonu mate, satinatu eta metaliko.

Begietako duo arkatza

Bi kolore: beltza dirdaiekin eta zilar-grisa dirdaiekin.

Betile-maskara

Definizioa eta bolumen modulagarria.

Imagen Texto 2 Cosmic Shine

Argitzailea

Testura leuna du, eta diamante-itxurako akabera, distira ugarikoa. Brotxarekin eman, masailei, bularraldeari eta sorbaldei argitasuna emateko, edo pintzelarekin eremu txikiagoetan, hala nola bekainetako arkuan, sudur-trenkadan...

Lips Cosmic

Iraupen luzeko ezpainetako fluido matea, zure ezpainekin kontaktuan jartzean eraldatzen dena. Nola? Eman ezpainetakoa, utzi lehortzen, eta bildu ezpainak. Berehala, testura matea fluido distiratsu eta dotore bihurtzen da.

Azazkaletako lakak

Terrakota- eta glitter-koloreko esmalteak, zure manikuraren akabera erabat aldatzeko eta itxura kosmikoa emateko.

Imagen Texto 3 Cosmic Shine

Begi-itzal trukagarrien kita

Begietako 12 itzal ditu, mateak, satinatuak eta metalizatuak, baita kartoizko paleta bat ere, zure tonurik gogokoenak jartzeko eta zurekin noranahi eramateko. Nahi adina konbinazio egin ditzakezu!

Beste gomendio batzuk

Aurpegiko azala ezpurutasunik gabe edukitzeko, erabili Bubble Mask maskara garbitzaile eta esfoliatzaile eferbeszentea.