Aurtengo udan gehien ikusten den begietarako makillajea Beauty Eyes da.

Beauty Eyes bilduma, ura jasaten duten produktuz osatutako begietako makillajea

2020ko abuztuaren 05a

Ezagut ezazu Deliplusen Beauty Eyes bilduma berria. Begietarako makillaje erakargarri eta praktikoa da, eta urarekiko erresistenteak (water resistant) diren hainbat produktu ditu. Presta zaitez udarako!

Garai honetan, begien gunea da egunean zehar gehien erakusten dugun aurpegiko zatia; beraz, bilduma hau aukera bikaina da.

Zer produktu daude Beauty Eyes bilduman?

Zazpi produktuk osatzen dute bilduma:

  • 1 paleta
  • 3 begi-arkatz
  • 1 maskara
  • 1 serum, betileak indartzeko
  • 1 primer, begietarako (betazalak prestatzen ditu itzalak hobeto gera daitezen).

Beauty Eyes bildumako produktuen ezaugarriak

  • Primer Itzalak
    • Prestatu betazaletako azala itzalen iraupena luzatzeko eta itzalen pigmentazio handiagoa lortzeko.

  • Betile-seruma
    • Betileen leuntasuna eta indarra berreskuratzen duen seruma oliotan.
    • Aplikatzeko erraza (zerri motzak dituen eskuila, betileak leunki orrazten dituena eta produktu-kantitate egokia aplikatzen duena).
    • Eman gauez, atseden hartzen duzun bitartean haren propietateak aprobetxatzeko. Egunez ere erabil daiteke, haren jarduera luzatzeko, baina lehortzen utzi behar da ohiko maskara eman aurretik.
  • Paleta
    • Akabera matea, satinatua, perlakara eta metalikoa duten itzalak.
    • Udako tonalitateak.
    • Water resistant: itzalak bere horretan mantenduko dira orduetan, eta ondo jasango dituzte ura eta zipriztinak.
  • Begi-arkatzak
    • Udako tonalitateak.
    • Iraupen luzea.
    • Gel-testura du, eta erraz irristatzen eta ematen da.
  • Water resistant maskara
    • Lehen pasaldietan kizkurtze-efektua du, eta, geruza gehiago emanda, bolumena handitzen du; dena batean.
    • Elastikoa eta malgua.
    • Maskara bere horretan mantenduko da orduetan, eta ondo jasango ditu ura eta zipriztinak.

Beste gomendio batzuk

Zure makillaje-brotxak eta -pintzelak modurik egokienean garbitzen erakutsiko dizugu.