Gabonetarako opari ezin hobea da gure Blue Shine bilduma: perfume mediterraneoak eta larruazalerako produktuak.

Blue Shine bilduma, ukitu mediterraneoa

2019ko abenduaren 02a

Blue Shine bilduma dugu aurtengo Gabonetarako lurringintza-ataleko berrikuntza erakargarrienetako bat. Lurrin propio, iraunkor eta bizien hautapen zaindu bat du, bai gizonentzat, bai emakumeentzat; baita lurrin bereko gorputzeko produktuak ere. Hori guztia distira urdin, fresko eta loredunaren ukitu mediterraneoaren pean, bilduma osoa bilduz eta zentzuz jantziz.

Begiratu ondo, aurtengo Gabonetarako oparirik onena izan baitaiteke bilduma hau. Lote hauek daude aukeran:

  • Blue Shine Ella lotea
  • Blue Shine Él lotea
  • Blue Shine Body lotea

Zer produktuk osatzen dute Blue Shine bilduma?

Lote bakoitzean produktu hauek sartzen dira:

Emakumeentzako Blue Shine lotea

Lote Blue Shine para ella

  • Bi perfume-ontzi, 15 eta 100 ml-koak.
  • Gorputz-olioa, 50 ml.
  • Usaina: musketa-lorea eta zura.

Gizonentzako Blue Shine lotea

Lote Blue Shine para él.

  • Bi perfume-ontzi, 15 eta 100 ml-koak.
  • After shave-a, 50 ml.
  • Usaina: fruta-, lore- eta zur-usainduna.

Emakumeentzako Blue Shine Body lotea

Lote Blue Shine Body para ella.

  • Bath Soap. Dutxarako gela, 250 ml.

Bainurako gel ultrakrematsua, larruazala garbitzeko eta perfumatzeko.
Gozatu lurrin limurtzaile eta xarmagarriko bainu apartsu baten plazeraz. Bere formula krematsuari esker, esperientzia berdingabea eskaintzen du.

  • Body Seruma, 250 ml.

Edertu zure larruazala gorputzeko body serumarekin. Sentitu nola hidratatzen eta suspertzen dizuten gorputzeko larruazala serumaren formula kontzentratuak eta testura arinak.

  • Body Scruba. Esfoliatzailea, 250 ml-ko ontzia.

Gorputza esfoliatzea da larruazal distiratsua izateko sekretua. Produktu honekin, zelula hilak garbitu eta kenduko dituzu, eta gure body seruma xurgatzeko prest utziko duzu larruazala. Erabiltzeko modua: eman masajea mugimendu zirkularrak eginez, eta ur epelarekin urberritu.

Lote hauek edizio mugatukoak dira. Ez geratu haiek gabe!

Beste gomendio batzuk

Ezagutu gure lurrindegiak zer sekretu duen Gabon hauetarako.