COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Dagoeneko hemen da Botanic Color makillaje-bilduma: kolorete bat, 3 tonutako ezpain-barrak, eta lau azazkal-laka.

Bilduma berria: Botanic Color. Edizio mugatua

2019ko maiatzaren 10a

Animatu bilduma ausart hau erabiltzera; kolorez betea, alaia, udaberri/udako hilabete hauetarako ezin egokiagoa. Botanic Color bilduma berria ausarta bezain harrigarria da!

Zer dakar Botanic Color bildumak?

Kolore anitzeko kolorete argitsua, 3 tonutako Dúo Botanic ezpain-barrak, azkar lehortzen diren azazkal-lakak (3 tonu) eta distira bat.

  • Tonu anitzeko Botanic koloretea
  • Bi tonutako ezpainetako barrak
    • Dúo Botanic 01 zk. arrosa
    • Dúo Botanic 02 zk. orkidea
    • Dúo Botanic 03 zk. krabelina
  • Azazkaletako lakak
    • Botanic laka distiratsua 865 zk.
    • Botanic laka gorria 866 zk.
    • Marrubi-koloreko Botanic laka 867 zk.
    • Botanic laka arrosa 868 zk.

Nolakoak dira Botanic Color Bilduma berriko produktuak?

  • Tonu anitzeko Botanic koloretea: Testura fina du. Barrualdean tonu biziagoa du, eta kanpoan argitzaileagoa.
  • Botanic Dúo ezpainetako barra: Barrak duen kolore-konbinazioak aukera ematen du ezpainak tonu ilunarekin markatu eta tonu argiarekin margotzeko.
  • Azazkaletako lakak: Azkar lehortzekoak dira. Distirari dagokionez, bera bakarrik erabil daiteke, edo oinarri moduan, kolorea eman aurretik. Horrela, azazkalak babestuko ditugu eta manikurak gehiago iraungo digu.

Nola erabiltzen da?

  • Tonu anitzeko Botanic koloretea: Aplikatzeko, nahastu koloretearen brotxarekin 3 tonuak, eta eman masailetan eta masail-alboetan, nahi duzun intentsitatearekin. Barrualdeko tonuak kolorea emateko erabili, eta kanpoaldekoa kopeta, masailak, sudur-trenkada eta kokotsa argitzeko.
  • Dúo Botanic ezpainetako barra: tonu ilunena ezpainen kanpoaldean eman, eta argiena barnealdean.
  • Azazkaletako lakak: Eman Botanic laka distiratsua 865 zk. Ondoren, jarri esmalte koloredunaren bi geruza. Bigarren aldiz eman aurretik, utzi lehortzen lehen geruza. Azkenik, aplikatu beste distira-geruza bat.

Zer emaitza lortuko dut bilduma berri honekin?

  • Tonu anitzeko Botanic koloretea: duen kolore-konbinazioaren bidez, masailak eta masail-alboak nabarmendu eta aurpegia argiztatzen da.
  • Dúo Botanic ezpainetako barra: barra bakarrarekin markatzeko eta kolorea emateko aukera. Testura krematsu eta zetakarak ezpainak eroso uzten ditu, eta bolumen-efektuarekin.
  • Azazkaletako lakak: gaur egungo azazkalak, modako koloreekin; eta, gainera, azkar lehortzen dira.

Edizio mugatua

Edizio mugatuko bilduma da Botanic Color; beraz, izakinak amaitu arte aurkituko duzu dendetan.

Beste gomendio batzuk

Badakizu Deliplusen iraupen luzeko ezpainetako arkatz gardena erabiltzen? Ikasi nola erabili.

Ezpain finak badituzu edo bolumen handiagoa eman nahi badiezu, hartu kontuan ezpain mamitsuagoak lortzeko bost urratsak.