Betaurrekoak lausotzen zaizkizu maskara erabiltzen duzunean? Badakizu nola saihestu lurruntzea ahalik eta denbora gehienean?
Badugu irtenbidea: lurrunaren kontrako toallatxo berrerabilgarriak. Unitate bakarreko bilgarritan datoz toallatxoak. Toallatxo berrerabilgarriok 20 aldiz erabil daitezke, eta lurrunaren kontrako efektuak 8 bat ordu irauten du. Kontuan hartu behar da lenteetako lurruna saihesteko bakarrik balio dutela. Horrek esan nahi du aldez aurretik kristal optikoak garbitzeko berariazko produktuekin garbitu beharko ditugula lenteak. Lurrunaren kontrako produktu bat da, eta ez betaurrekoak garbitzeko produktu bat.
Lurrunaren kontrako toallatxoen ezaugarriak
- Toallatxo lehor bat da, eta lenteak lausotzea galarazten du.
- % 100 biskosa ehunez eginak.
- 20 aldiz erabil daitezke.
- Aplikazio bakoitzak 8 ordu arte irauten du. Hori bai, lenteak garbitzen diren aldiko igurtzi behar dira berriz toallatxoarekin.
- Unitate bakarreko bilgarritan saltzen dira.
Nola erabili
Produktu hau erabiltzeko, nahikoa da bi urrats erraz egitea:
1. Garbitu eta lehortu lenteak produktua erabili aurretik. Horretarako, erabili betaurrekoak garbitzeko gure espraia eta gamuza, kristal-mota guztietarako egokia.
2. Lehortu ondoren, igurtzi lurrunaren kontrako toallatxoa gainazal osoan, mugimendu zirkularrak eginez. Erabili ondoren, tolestu eta gorde toallatxoa poltsatxoan, ixteko etiketarekin.
Gainera:
- Erabilera-maiztasuna: produktu hau behar adina aldiz erabil daiteke.
- Ez bota komunetik behera. Bota barruko bilgarria edukiontzi horira eta kanpoko kartoizko ontzia edukiontzi urdinera.
- Ez busti toallatxoa urarekin.
- Ez erabili lente bustietan
- Erabilera batetik bestera, gorde leku lehor eta babestu batean (adibidez, unitate bakarreko bilgarriaren beraren barruan, ixteko etiketarekin itxita; edo betaurrekoen zorroaren barruan).
Lehen esan dugun bezala, lurrunaren kontrako produktu honek ez du balio betaurrekoak garbitzeko. Lurrunaren kontrako toallatxoa erabili aurretik, berariazko produktu batekin garbitu behar dituzu betaurrekoen kristalak.
Horretarako, gure toallatxo perfumatuak erabil ditzakezu; usain atsegineko lozio garbigarri bat dute, eta berariaz horretarako diseinatuta daude. Oso aukera praktikoa da leku guztietara eramateko. Gogoratu, halaber, dagokien lekuan bota behar dituzula, inoiz ez komunetik behera.
Beste gomendio batzuk
Erabili gure Maskara Higienikoak eta FFP2 Maskarak eta gure Erabili eta botatzeko Maskarak.