COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Eskolara itzultzeko garaia iritsi denez, hona etxeko txikien elikadura eta higienea zaintzeko zenbait produkturen zerrenda.

Berriro eskolara..., eta zerrenda prestatzera

2018ko irailaren 07a

Iritsi da eskolara itzultzeko garaia eta, horrekin batera, gosariak, bazkariak, askariak eta afariak prestatzeko premia.

Mercadonak zenbait produktu gomendatzen dizkizu, egoki-egokiak zure seme-alabak elikatzeko eta eguneroko higienerako.

Egin ezazu produktu horien zerrenda, eta hautatu, etxeko txikientzat, gogoko dituzunak, behar bezala itzul daitezen eskolara:

Gosariak, eguna ondo hasteko

Eskolara ondo gosalduta joateko, hona aukera klasiko eta egoki bat: baso bat esne, kakao disolbagarriarekin.

Gosariko esnearen lagungarri edo ordezko gisara, fruta-ale bat jatea ere oso gomendagarria da.

Beste aukera batzuk: gaileta txigortu animatuak (dibertigarriak, zinez) eta gurinezko croissanta (tradizionala).

Hamaiketakoa? Fruta!

Elikagai apropos-aproposa da fruta, gure ikasle txikiek eskolako eguneroko jardunari gogotsu ekin diezaioten.

Hona hamaiketakorako proposamen batzuk: Royal Gala sagarrak eta bananak oso ohikoak dira ikasleen hamaiketakoetan.

Nahiago baduzu, poltsikorako fruta eraman dezakete, sagarrezkoa edo bananazkoa. Izan ere, hamaiketakoan fruta jateko modu oso erosoa da.

Askari gozoak

Askaria ere une oso aproposa da txikienen elikaduran fruta pixka bat sartzeko.

Bestela, kakao-kremazko eta hurrezko Pralinutta sandwich bat ere presta diezaiekezu, edo belar findun patezko sandwich bat.

Horrez gain, edateko elikagairen bat ere har dezakete hamaiketakoan edo askarian; adibidez, edateko marrubizko jogurtak, edo Hacendadoren energia eta hazkuntza minibrikak.

Eta eskolatik itzultzean, afaria

Emozioz beterik iritsi ohi da eskolarako itzulera. Eta afari gozo bat da eskola-eguna amaitzeko modurik onena.

Arraina eman nahi badiezu, legatz-makilatxoen zaporea izugarri gustatzen zaie. Haragia hautatzen baduzu, berriz, behiki- eta txerriki-hanburgesak oso gogokoak dituzte neska-mutiko askok.

Aukera biak dira egokiak, batez ere barazki ugarirekin batera jaten badira.

Gogoan izan oso gomendagarria dela neska-mutikoek egunean bost fruta- eta barazki-errazio jatea; beraz, beti egon behar dute elikagai horiek haien dietan.

Behar duten higiene guztia

Eskolara itzultzean, eguneroko garbitasuna ikastorduetara egokitu behar da. Horregatik, produktu hauek gomendatzen dizkizugu; Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzu.

Seme-alabak behar bezala orrazteko, erabil ezazu tiratzeen aurkako Mickey eskuila: leun-leuna edukiko dute ilea, eta ez dute tiraldirik jasango.

Higiene-produktuak gordetzeko, berriz, nezeser dibertigarri askoak dituzte, telebistako pertsonaia gogokoenen irudiz apainduak.

Azkenik, erabil ezazu kolonia fresko bat, egun osoan usain gozoa izan dezaten.

Beste gomendio batzuk

Afarian zerbait originala eta aldi berean gozoa jarri nahi badiezu, presta itzazu barazki-hanburgesa txikiak, ilarrak eta ziazerbak, kalabaza- eta ekilore-pipitak edo alberjiniak dituztenak.

Familia osoaren eguneroko higienerako, berriz, erabil itzazu Deliplus bainurako gelak azala babesteko eta hidratatzeko.