Protectores solares faciales de Mercadona

Babestu zure aurpegia Deliplus eguzkitako kremekin

2022ko uztailaren 18a

Eguzkitako kremak erabiltzen dituzu udan? Urteko sasoi honetan funtsezkoa da aurpegiko azala eguzkitik babestea eta hidratatzea. Horretarako, testura krematsu eta hidratatzaileko aurpegiko babes-kremak eskaintzen dizkizugu, azal-mota guztietarako balio dutenak; baita azal lehorretarako ere.

Aurpegia eguzkitik babesteko 6 aholku

1. Erabili babes-produktu bat aurpegirako eta beste bat gorputzerako Izan ere, aurpegirako eguzkit-kremak espezifikoki formulatzen dira aurpegiko azala zaintzeko, delikatuagoa baita.

2. Eman babes-produktua eguzkipean jarri baino 20 minutu lehenago, eta berriro eman bi ordutik behin.

3. Gorde zure Deliplus eguzki-kremak toki lehor eta ilun batean. Ez erabili iazkoak irekita baldin bazeuden, litekeena baita eraginkortasuna galdu izana.

4. Begien ingurua eremu sentikorretarako eguzki-babeseko produktuarekin babesteaz gainera, gomendatzen dizugu eguzkitako betaurrekoak erabiltzea, aurpegiko eremu delikatu hori fotozahartzea saihesteko.

5. Gogoan izan hondartzan eta mendian babesteaz gainera aire zabalean beste edozein jarduera egiten dugunean ere babestu behar dugula.

6. Autoz bidaiatzen baduzu, kontua izan, leihatilek ez baitute babesten UVA izpien eraginetik. Horregatik, bidaian atera aurretik, eman eguzki-babesa.

Deliplus eguzki-kremak: hautatu zure eguneroko babesa

Protectores solares faciales de Mercadona

Hautatu zure beharretara eta zure azalaren ezaugarrietara ondoen egokitzen den krema.

Aurpegirako eguzki-fluidoa, 50+ faktorekoa

  • Formula hobetua, perfumerik gabea, ez du arrasto zuririk uzten.
  • E bitaminarekin eta beste antioxidatzaile batzuekin eta poluzioaren aurkako eragineko landare-estraktuen konplexu batekin aberastua.
  • Erradiazio infragorriaren eta argi urdinaren eraginetik babesten duten aktiboak ditu.
  • Azal-mota guztietarako egokia.

Eguzkitako sticka, 50 faktorekoa

  • Egokia da gune sentikor txikiak babestu nahi dituzten pertsonentzat, adibidez, aurpegian, orbanetan, ebakiondoetan, tatuajeetan… emateko.
  • Produktuaren kalitatea hobetu da, eta stickaren funtzionamendua optimizatu da, apurtzea saihesteko.
  • Gainera, koipe gutxiagoko testura du.
  • Formula hidratatzaile hau bidaiarako formatuan dator; eramateko erosoa da eta ematen erraza.
  • Aurpegirako sticka, urarekiko erresistentea, UVA eta UVB babeseko 50 faktorekoa, aproposa hondartzara eramateko eta neguko kiroletarako.
  • Azal-mota guztietarako egokia.
  • E bitamina, ekilore-argizari babeslea eta landare-olioak ditu.
  • Eman aurpegian eta babestu nahi dituzun gune sentikorretan. Berriro eman erregulartasunez, bereziki, igeri egin ondoren, lehortu ondoren eta izerditu ondoren.

Aholku orokorrak eta hartu beharreko neurriak

  • Ugari eman, eguzkipean jarri aurretik. Gomendatutakoa baino produktu gutxiago emanez gero, baliteke babesa nabarmen murriztea.
  • Saihestu eguzkipean denbora gehiegi egotea, bereziki, 12:00ak eta 16:00ak bitartean.
  • Eguzkipean denbora gehiegi egotea oso arriskutsua da osasunerako, eguzki-babesak ez baitu % 100 babesten eguzkitik.
  • Babestu kapelarekin, eguzkitako betaurrekoekin eta elastiko batekin.
  • Erabili azala babesten duen arropa, eta eman behar adina eguzki-babes.
  • Babesa mantentzeko, eman produktua sarritan, bereziki, izerditu ondoren, bainatu ondoren eta lehortu ondoren.
  • Haurtxoek eta haur txikiek ez dute hartu behar eguzkiaren argi zuzenik.
  • Utzi produktuari erabat xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazal gogorrik, orbanak saihesteko.
  • Ongi jarri estalkia, estalkiaren inguruan harea itsats dadin saihesteko. Dagoeneko hareaz zikindu bada, garbitu ezazu, ez sartzeko harearik barruan, krema kaltetu baitezake.
  • Egokiena da produktu hauek ez edukitzea bero handiko tokietan. Beraz, hondartzara edo igerilekura zoazenean, komeni da otarre batean eta itzaletan gordetzea.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu gure eguzki-babeseko aukera guztiak.

Ziztadarik gabeko uda nahi baduzu, hemen dituzu gure eltxoen aurkako produktuak.